Abartan eta Elorregi, Girizia Mendi Elkartearen proposamen berriak
Martxoaren 9an izango da txangoa, eta izena aurrez eman behar da. Bost ordu eta erdiko ibilbidea izango dela aurreikusi dute.
Abartan mendia. Girizia Mendi Elkarteak jakinarazi du dagoeneko martxoan zein irteera egingo duen. Bizkaian izan ziren azken irteeran, eta Baztanera joango dira oraingoan.
Berroetatik abiatuko dute ibilbidea, eta handik Abartan eta Elorregi mendiak igoko dituzte. Lehen tontorrak 1.095 metro ditu; bigarrenak, 1.046 metro.
Martxoaren 9an izango da irteera, eta goizeko zazpietan abiatuko dira Haurtzarotik. Berroetatik hasi, eta Abartan tontorra igoko dute lehenbizi, eta Elorregira joango dira handik. Berroetara itzuliko dira berriz, eta bazkaltzera joko dute gero.
Bost ordu eta erdiko ibilbidea da, eta bazkaria Urgain jatetxean izango da.
Autobusaren eta bazkariaren kostua 45 eurokoa da.
Txangoan izena eman behar da, eta Garmendi txokolategian edo online egin behar da hori. Antolatzaileek zehaztu dute izena ematerakoan beharrezkoa dela 25 euro aurreratzea.
