Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Eguzkik birziklatzera animatu ditu pasaitarrak

Pasaiako hondakin bilketaren afera pil-pilean egon da azken hilabeteetan, datuak kezkagarriak baitira. Datu horiek iraultzeko neurriak hartu ditu udalak, eta horiekin bat egitea eskatu du Eguzkik.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/02/25

Pasaiako hondakin bilketaren afera pil-pilean egon da azken hilabeteetan. Urtarrilean Pasaiako Udalak “gehiago” eta “hobeto” birziklatzeko xedea duen Etorkizuna birziklatzen kanpaina aurkeztu zuen, pasaitarrak kudeaketa egokian kontzientziatzeko eta hezteko. Pasaiako birziklapen tasaren azken datuak kezkagarriak dira, zenbateko hori soilik %48an kokatzen baita, Gipuzkoak eta Europak ezartzen duten datuetatik urrun daudelarik. Hori gutxi balitz, iazko uztailean Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Pasaian sortutako errefusa jasotzen duen kamioiaren karakterizazio bat egin zuen, edukiontzi grisera botatako materiala aztertzeko. Azterketa horretatik ateratako ondorioak ere kezkagarriak dira, edukiontzi grisera botatako hondakinen ia %74 birziklagarriak baitziren.

Egoera hori iraultzeko, udalak hainbat neurri hartu ditu zaborren bilketaren ehunekoa handitzeko. Eguzkik adierazi du neurri horien helburua dela, gutxienez, Europak ezartzen duen Hondakin Legearen %55era iristea. Helburu hori egikaritzeko, baina, udala “berandu” doala uste du talde ekologistak. Egungo birziklapen tasak (%48), gainera, San Marko Mankomunitatean gutxien birziklatzen duen bigarren udalerri gisa sailkatu du Pasaia, soilik Donostiaren atzetik. Datu horiek “tamalgarriak” direla adierazi du Eguzkik, are gehiago jakinda 2015eko udalerriko birziklapen tasa ia %70ekoa zela.

Udala hartzen ari den neurriak “oso oinarrizkoak” direla baietsi du talde ekologistak. Hala ere, oinarrizkoak izan arren, Eguzkik “positiboki” baloratu ditu, hamar urteko “inboluzioarekin” hautsi dutelako eta gaikako bilketa hobetzeko joera markatu dutelako. Hori dela eta, Eguzkik pasaiatarrak animatu ditu udalak abiatutako aldaketekin bat egitea. “Aldaketa txikiak dira gure ohituretan, astebete edo bi aste geroago nabarituko ez ditugunak, eta hobekuntza ekarriko dute ingurumenerako”, nabarmendu du talde ekologistak.

Hondakinak ez bereizteak eta edukiontzietan nahastuta uzteak material gehiago xahutzea eta gehiago kutsatzea dakarrela jakinarazi du Eguzkik; baina ez hori bakarrik, gaikako bilketa gaizki egiteak tratamendua “nabarmen garestitzea” dakarrela baietsi du talde ekologistak. Hondakinen Legeak zehazten du zaborrak biltzeko eta tratatzeko zerbitzuaren kostuak oso-osorik ordaindu behar direla dagokion udal tasaren bidez. Hori dela eta, Pasaian tasak igo ziren 2024an, eta aurten ere berriz igoko direla nabarmendu du Eguzkik.

Horrez gain, talde ekologistak jakinarazi du tratamendu kostuak ez direla berak nahastutako hondakinentzat (edukiontzi grisera botatzen direnak) eta bereizitakoentzat. Zenbat eta hondakin gehiago nahastu, tratamendu kostua handiagoa izango dela zehaztu du Eguzkik. Hori ere mankomunitateek udalei kobratzen dizkieten tarifetan islatzen dela nabarmendu du talde ekologistak. “Pasaia parte den San Markoren kasuan, mankomunitateak 2024an 204,26 euro kobratu zizkien udalerriei nahastutako hondakin tona bakoitzeko, eta 163,41 euro bereizita bildutako frakzio organiko tona bakoitzeko. Horrek esan nahi du, udalerrian bilketa bereizia zenbat eta txikiagoa izan, tratamendu kostuak handiagoak izango direla, eta, beraz, herritarrek ordaindu beharreko tasak ere handiagoak izango direla”, esan du Eguzkik.

 

Erlazionatutako edukiaHondakinen gaikako bilketan urratsak egiten‘Etorkizuna birziklatzen’ hondakin kanpaina, martxanPasaitarrek sortutako errefusa aztertu da
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.