Entitateak eta norbanakoak Euskaraldiarekin bat egitera deitu dituzte
Martxoaren 15ean zabalduko dute norbanakoek izena emateko epea; bien bitartean entitateak bat egitera deitu dituzte.
Euskaraldiaren herri batzordea Errenteria-Oreretan. Lanean ari da urtarrilaz geroztik Euskaraldiaren Errenteria-Oreretako batzordea. Joan den asteko ostegunean agerraldia egin zuen batzar horrek, entitate eta norbanakoak bat egitera deitzeko. Naroa Etxeberria Arruabarrena Euskaraldiaren udalerriko koordinatzaileak azaldu zuen herri batzordea zertan ari den.
Maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldiaren laugarren ekitaldia.
Ondoko bideoa, HITZAk ostiraleko papereko edizioan zabalago landuko duen erreportajearen aurrerapena da.
