Bihar, trafiko mozketak Trintxerpen
Bihar, 10:00etatik aurrera, Trintxerpeko Ulia etorbideko 25. zenbakitik aurrera kalea moztuko da Azkuene goiko bihurgunean egingo diren kimatze lanengatik.

Bihar (hilak 27) Trintxerpeko Ulia etorbideko 25. zenbakitik aurrera kalea moztuko da Azkuene goiko bihurgunean egingo diren kimatze lanengatik (Azkuene 42 atzeko aldean dagoen hormaren gainean). Kimatze lanak 10:00etan hasiko dira, eta 3 ordu inguruko iraupena izatea aurreikusi du udalak. Trafikoa Udaltzaingoak erregulatuko du, bertan bizi diren herritarren sarrera eta irteerak bermatzeko.
Jarduketa horiek autobus zerbitzuan ere eragina izango dute, zehazki San Pedro, Trintxerpe eta Donostia lotzen dituen E08 linean. 10:00etatik, eta lanak bukatu bitartean, autobus hori ez da Trintxerpe goialdetik igaroko. Hortaz, geltoki hauek ez dira erabilgarri egongo lanek irauten duten bitartean: Arrillaga 6, Gran Sol 3, Borda Enea 2, Oiartzun 8, Ulia 22, Azkuene 35 eta Azkuene plaza. Bestalde, hauexek izango dira erabilgarri egongo diren geltoki hurbilenak: San Pedron Esnabide 6koa eta Trintxerpen Gudari plazakoa, Euskadi Etorbidea 25ekoa eta 1ekoa eta Correosekoa.