Etxebizitza turistikoei lizentzia berriak etetea onartu du udalbatzak, PP ez beste udal talde guztien babesarekin. Gipuzkoako aldizkari Ofizialean argitaratu bezain laster jarriko da indarrean.
'Emke Bandi Zirkus' emanaldia ondu du musika bandak Berdinki Konpainia, Marsel Magoa, Pontx pailazoa eta Andoni Agirregomezkortarekin elkarlanean. Martxoaren 16an emango dute Lekuona Fabrikan.
Atzoko udalbatzarrean gaikako hondakinen birziklapena indartzeko plana onartu zuten zinegotziek.
2024an, aurreko urteekin alderatuta, hirukoiztu egin dira energia bulegoak artatu dituen kontsultak. 2023an 27 kontsulta izan ziren; 2024an, 93.
Bihar, osteguna, izango da hitzaldia EH Bilduk antolatuta, 18:30ean Reina aretoan.
Madalenaren ermitan izango da emanaldia, Andra Mari Abesbatzaren Harmonia Ederrean zikloaren barruan.
Kuadrillako jarrerak, indarkeria matxista, homofobia, pribilegioak, ezintasun emozionala eta aitatasuna izango dituzte, besteak beste, hizpide.
Bihar, 10:00etatik aurrera, Trintxerpeko Ulia etorbideko 25. zenbakitik aurrera kalea moztuko da Azkuene goiko bihurgunean egingo diren kimatze lanengatik.