Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Birziklapenari bultzada emateko plana onartu du Pasaiak

Atzoko udalbatzarrean gaikako hondakinen birziklapena indartzeko plana onartu zuten zinegotziek.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2025/02/26

Udalbatzarra egin zuten atzo (hilak 25, asteartea) Pasaiako hautetsiek. Gobernu taldeko zinegotzien (EH Bildu eta Podemos) botoekin atera zen aurrera Pasaian hiri hondakinen prebentzioa eta gaikako bilketa indartuz ekonomia zirkularra sustatzeko plana; EAJkoak eta PSE-EEkoek abstentzioaren alde egin zuten. Planaren izen luze horren pean den misioa, garbia: hainbat legedik eta arauk eskatzen duten hondakinen gaikako birziklapen tasara iristea. 2025ean %55era ailegatu beharko luke tasa horrek; %60ra 2030ean; eta %65ra 2035ean. Egun, udalerriak %48ko birziklatze tasa orokorra du. “Birziklatzea ez da aukera bat, beharra baizik. Natur baliabideen gehiegizko ustiaketa eta klima aldaketa gure garaiko erronka handien artean daude, eta ezinbestekoa da udal mailan horiekiko konpromisoz ekitea”, adierazi du Teo Alberro alkateak. Datu bat: 2024an, Pasaian ia 3.000 tona hondakin bota ziren edukiontzi grisetara, errefusarenetara alegia; horietan jasotako hondakinen %74 birziklagarriak ziren. Horien kudeaketa gastua 625.000 eurokoa izan zen.

Neurri zehatzak. Horiek ere planteatuta daude planaren barruan, hitzetatik harago joateko. Birziklatze tasa ikusita, eta edukiontzien sistemaren erabilera ez egokia datu bidez frogatua izanik, esku hartze integralak garatu ditu udalak planaren bitartez gauzatuko direnak. “Datuak latzak dira, baina agerian uzten dute hobekuntzarako tarte handia dugula, eta uste duguna baino eskurago dugula etorkizun hobea”, aitortu du Alberrok. Horiek iraultzeko udalaren partetik baliabideak, eta herritarren artetik kontzientziazioa.

Eskatutako birziklatze tasetara hurbiltzen hasteko berehalako neurriak zehaztu ditu udalak, atzo onartutako planaren barruan daudenak. 2025ean abian izango direnak honakoak, udalaren hitzetan:

  • Edukiontzi marroien berrikuntza: 2025ean zehar, edukiontzi marroi guztiak berrituko dira, sendoagoak eta erabilerrazagoak izan daitezen.
  • Hiri-garbigune berriak: barrutietan guztietan hiri garbigune finko bana egongo da martxan martxotik aurrera, herritarrek etxeko hondakin bereziak (olioa, arropa, elektrizitate gailuak…) erosoago bota ahal izateko.
  • Edukiontzi grisaren sarrailak: progresiboki, errefusaren edukiontziak giltza bidez irekitzeko sistema ezarriko da, “hondakin kudeaketa arduratsuagoa sustatzeko”.

Planak, baina, udaletxeko ateetatik irten behar du eraginkor izateko. Horregatik ari dira garatzen Etorkizuna birziklatzen kanpaina urtarriletik. Kanpainaren lehen balorazioa egin du, baikor, Iraitz Pazos Ingurumen eta Zerbitzu zinegotziak: “Ingurumen hezkuntzan espezializatutako langileak pasaitarrak informatzen ari dira birziklapen sistemaren berrikuntzez eta horren garrantziaz. Azken asteotan oso erantzun baikorrak jasotzen ari gara, bai bizilagunen partetik, eta baita hezitzaileen aldetik ere. Sinetsita gaude gure bizilagunek badakitela ingurumenaren zaintza lehentasunezko auzia dela”. Kanpainaren barruan kaleko informazio gune iraunkorrak ezarri dira herrian, etxez etxe informazio eskuorriak eta bestelako euskarriak banatu dira… Egoki birziklatzearen gerrarako badituzte armak eta horiek erabiltzeko instrukzioak, beraz, pasaitarrek.

Testu honen barruan azaldutakoak atzo onartutako planaren zertzelada batzuk besterik ez dira. Plan osoa ikusteko, baliatu esteka hau (PDF artxiboa jaitsiko da).

Erlazionatutako edukiaHondakinen gaikako bilketan urratsak egiten
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.