Martxoaren 3an, odola emateko aukera Lezon
Anbulatorioan eman ahal izango da odola, 17:30etik 21:00ak arte. Aurrez hitzordua hartu behar da, online edo telefonoz.

Datorren astelehenean, martxoaren 3, Lezoko anbulategian odola emateko eguna antolatu dute arratsaldeko 17:30etatik 21:00etara bitartean.
Hitzordua online hartu daiteke, edota 943007885 telefonora deituta.
Hitzordurik lortu ezean, anbulategira bertaratu daiteke aipatutako ordutegian eta hitzordu librerik dagoen galdetu.