Madalensoron ospatu ditu Elizalde Herri Eskolak inauteriak
Ikasle eta irakasleak. Denak elkartu dira Madalensoron inauteriak ospatzeko. Koreografiak, antzerkia... denetarik egin dute Elizaldekoek.

Elizalde Herri Eskolak handira ospatu ditu inauteriak. Madalensoron elkartu dira ikasle eta irakasleak, eta gelaka, banan bana, emanaldiak egin dituzte. Irakasleen txanda izan da lehenbizi, eta ikasleena gero. Antzerkiak, dantza… denetarik egin dute Elizaldekoek.
Jarraian, eguerdiko emanaldian HITZAk atera dituen irudiak.




































