Plaza txiki geratu zaie

Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek Trapujale Festa egin dute gaur Lezoko Gurutze Santuaren plazan. Jende mordoa gerturatu da ikasleekin batera festaz gozatzera.

Trapujaleren etorrerari jarraipena eman diote gaur Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek. Ikastolako ikasleek Lezoko Gurutze Santuaren plaza txiki utzi dute, jende mordoa gerturatu baita ikasleekin batera Trapujaleren Festaz gozatzera. Hau hasiera besterik ez da izan, datozen ordu eta egunetan ekitaldi gehiagoz gozatuko baitute lezoarrek zein pasaitarrek. Jarrai dezala festak!

Erlazionatutako edukiaTrapujale eta lezoarrak, pozik
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.