Lezoko Dantzazaleen sorginkeriak, plazan
Lezoko Dantzazaleek kalejira eta ikuskizuna egin zituzten atzoko Ostiralorin. Hemen, haiek egindakoen irudiak eta bideoa.
Dantzazaleen ikuskizunaren une bat, plazan.Lezoko Dantzazaleak Lezoko inauterietan, atzo, goizez ikastetxeetako ikasleenak izan zen festa giroa. Arratsaldean, berriz, Zirikuen kalejirak nahiz Lezoko Euskal Dantzazaleen ikuskizunek bere egin zuten Ostiraloria. Dantzazaleek eurek egindakoen argazkiak eta bideoa helarazi dizkiote HITZAri. Hala, lehenik eta behin desfilea egin zuten herritik, eta hura bukatzeko, Gurutze Santuaren plazan bildu eta Sorginen dantzak ikuskizunari ekin zioten. Jarraian datozen irudi eta bideoetan, Dantzazaleek egindakoak.
- Dantzazaleen ikuskizunaren une bat, plazan.





