Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Martxoak 8

Egitarau zabala eta bateratua Martxoaren 8rako

Egitaraua, beti moduan, zabala eta aberatsa. Hilabete osoan zehar mota askotako ekintzak egingo dituzte parekidetasuna eta emakumeen jabekuntza  bultzatzeko.

Gaur aurkeztu dute Martxoaren 8aren harira antolatutako egitaraua.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/03/04

Martxoaren 8a izango da larunbatean, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta horren harira ondu duen egitaraua aurkeztu du gaur udalak. Askotarikoa da egitarau hori, eta herriko askotariko eragileekin zein Berdintasun Kontseiluarekin batera josia; programazio bateratua, finean. Emakumeen Etxean egin dute agerraldia gaur Itsaso Cruz Berdintasun zinegotziak, Leti Bermejo Berdintasun teknikariak, eta auzoetako emakume elkarteetako eta mugimendu feministako hainbat ordezkarik.

Egitaraua, beti moduan, zabala eta aberatsa. Hilabete osoan zehar mota askotako ekintzak egingo dituzte parekidetasuna eta emakumeen jabekuntza  bultzatzeko. Horien artetik, biri egin die erreferentzia Cruzek: “Emakumeen Etxea zabaldu zela sei urte bete dira, eta urte hauetan guztietan egindako ibilbidea jasotzen duen argazki erakusketa osatu da”. Erakusketa hori hilaren bihartik, hilak 5, hilaren 22ra izango da zabalik Xenpelar Etxean. Irekiera ekitaldia bihar izango da 18:00etan.

Nabarmen jarri duen beste ekintza ere Emakumeen Etxearekin lotutakoa da. “Emakumeen Etxeak sei urte bete baditu ere, proiektua ezagutarazteko lanean jarraitzen dugu dinamika ezberdinen bidez. Hori horrela, ate irekien jardunaldiak egingo dira hilabete honetan”, azaldu du Cruzek. Egutegia, honakoa: Hilaren 12an, 16:00etan; 14an, 11:00etan; 17an, 10:00etan; eta 18an, 18:00etan.

Aipamena ere mugimendu feministak deitu duen manifestazioari. Martxoaren 8an bertan izango da, 18:00etan Herriko Plazatik abiatuta.

Azken aipamen bat ere Berdintasun zinegotziak, kasu honetan Emakumeen Etxearen hileroko programazioa berriz ere martxan jartzeko asmoarekin Bea Egizabalen Gergorai bakarraizketari. Martxoaren 19an izango da, 18:30ean, Emakumeen Etxean. Bakarrizketa euskaraz izango da, eta emanaldian, Feminista jaio ala egin egiten da? galdera erantzun nahian bere bizitzan feminismoak izan duen eragina aztertuko du ikuspuntu umoretsu batetik.

Auzoetako emakume elkarteek antolatutako emakumeen bazkariak ere ez du aurten hutsik egingo. Hilaren 7an, ostiralarekin, izango da 14:00etan Merkatuzarren eta  tiketa erosi behar da parte hartzeko. Jakinarazi dutenez, gutxi batzuk baino ez dira gelditzen eta denera, 300 lagun bilduko ditu. Bazkariaren “arrakastari” aipamena egin diote Cruzek eta Bermejok.

Antolatutakoetan parte hartzera deitu du Cruzek eta harekin batera Emakumeen Etxean prentsa aurrean azaldu diren eragile eta mugimendu feministako kideek ere.

 

Martxoaren 8ko programazio osoa

  • Hilaren 5etik-22ra: Erakusketa. Elkarrekin eraikitzen. Construyendo juntas. Emakumeen Etxea 2019-2025. 17:00etatik 20:00etara, Xenpelar Etxean. Inaugurazioa, hilaren 5ean, 18:00etan. Emakumeen Etxeak antolatuta.
  • Hilak 6, osteguna: Ipuin kontaketa: Babak eltzetik ateratzen, Ixabel Agirresarobe. 17:30ean Gernika Plazan. Eguraldi txarrarekin Lekuona Fabrikan. Euskaraz.
  • Hilak 7, ostirala: Emakumeen Bazkaria Merkatuzarren 14:00etan. Aurrez tiketa erosi behar da. Auzoetako emakume elkarteek antolatuta da.
  • Hilak 8, larunbata: Manifestazioa Faxismoaren kontra ausardia eta aliantza feministak lelopean 18:00etan Herriko Plazatik abiatuta, Oreretako Asanblada Feministak deituta.
  • Hilaren 8tik 12ra: Interes guneak: emakume sortzaileak, udal bibliotekan.
  • Hilak 9, igandea:  Ondas barbaras antzezlana Niessen Kulturgunean, 19:00etan. Gaztelaniaz. Sarrerak erosteko egin klik hemen.
  • Hilak 12an eta 19an: Tailerra, Emakumea eta artea, Lekuona Fabrikan, 17:30etik 19:30era. Euskaraz. Sarrerak lortzeko, klik hemen.
  • Hilak 16, igandea: Berebiziko gauzak egin zituzten emakume arruntak, Maite Ruiz de Azua eta Udal Txistularien Banda. 12:00etan Reina aretoan.
  • Hilak 19, asteazkena:  Gregoria bakarrizketa Bea Egizabalen eskutik. Euskaraz, Emakumeen Etxean, 18:30ean.
  • Hilak 29, larunbata: Maren 20:00etan Lekuona Fabrikan. Sarrerak erosteko egin klik hemen.

Emakumeen XXI. Zine emanaldia

  • Hilak 13, osteguna: Siempre nos quedara mañana
  • Hilak 20, osteguna: La maternal
  • Hilak 27, osteguna: Pobres criaturas

Amalatz talde feministak antolatzen du zikloa. Sarrera doakoa da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.