Zirika neska gazte taldeak egitaraua ondu du Martxoaren 8ari begira.
Hilaren 21a izango da proposamenak aurkezteko azken eguna, eta online zein kiroldegiko sarreran jarritako kutxan utzi behar da izena.
Egitaraua, beti moduan, zabala eta aberatsa. Hilabete osoan zehar mota askotako ekintzak egingo dituzte parekidetasuna eta emakumeen jabekuntza bultzatzeko.
Oiartzungo Udalak martxoko aisialdirako agenda argitaratu du. 60 deialditik gora antolatu dituzte: solasaldiak, lanketak, bilera irekiak...
Martxoaren 8araren harirako egitaraua aurkeztu dute herriko eragileek eta udalak. Emakumeek herriko espazioak irabaziko dituzte.
Hilaren 7tik 9ra bitartean Trintxerpeko inauteriak ospatuko dira, eta mozorroaren festak aparkalekuetan eta garraio publikoaren zerbitzuan aldaketak eragingo ditu.
Arratsaldean epaiketa txikia egingo diote Lezo Herri Eskolan, eta ilunabarrean epaiketa nagusia eta Herio Bidaia izango dira.
Iazko udan, udalak zelaiko belar artifiziala aldatu zuen. Azken asteetan jokalarien aulkiak ordeztu dituzte, markagailu elektronikoa jarri dute eta zelaiko perimetroa babesteko sare bat instalatu dute.
Erromeria Egunak 25 urte beteko ditu aurten, eta mende laurdenaren harira hainbat ekintza antolatu ditu Ereintza Dantza Taldeak girotzeko.