Erromeria Eguna girotzen hasteko, Bourrees ikastaroa
Erromeria Egunak 25 urte beteko ditu aurten, eta mende laurdenaren harira hainbat ekintza antolatu ditu Ereintza Dantza Taldeak girotzeko.
Erromeria Egunak 25 urte beteko ditu aurten, eta mende laurdenaren harira hainbat ekintza antolatu ditu Ereintza Dantza Taldeak girotzeko. Horietako lehena, ostiral honetan —hilak 7— izango da Herri arte Eskolako entsegu gelan (Niessen eraikineko bigarren solairuan).
Bourrees dantza ikastaroa izango da eta Bernard Coclet eta Patxi eta Konpainiak emango dute 19:00etatik 21:00etara. Jatorria Okzitanian duen dantza tradizionala da Bourrees.
Ikastaroa egiteko izena eman behar da, eta horretarako galdetegia erantzun (klik hemen). 80 lagunentzako izango da lekua, eta izen emate ordena kontuan hartuko dute lekuak esleitzeko.
