Gazte blokea, bertso saioa eta DJa Martxoaren 8rako
Zirika neska gazte taldeak egitaraua ondu du Martxoaren 8ari begira.

Martxoaren 8ari begira jarri da Zirika Neska Gazte taldea, eta larunbaterako hainbat ekintza antolatu ditu. Oreretako asanblada Feministak deitutako manifestazioarekin bat egin du Zirikak, eta gazte guztiak elkarrekin joateko gazte blokea osatzera deitu du Zumardian 17:50ean. Manifestazioa 18:00etan abiatuko da Herriko Plazatik.
Ondoren ArkaHitzak bertso saio berezia izango da Arkaitza tabernan. Errimak egiten, Irantzu Idoate, Ane Beloki eta Kattin Madariaga ariko dira 23:00etatik aurrera. Jarraian, Liatu Garete DJak hartuko du lekukoa Arkaitza tabernan bertan.