Kaleak, plazak eta tokiak irabazteko Martxoaren 8a Lezon
Martxoaren 8araren harirako egitaraua aurkeztu dute herriko eragileek eta udalak. Emakumeek herriko espazioak irabaziko dituzte.
Herriko eragileetako eta udaleko ordezkariak, Martxoaren 8koen aurkezpenean. Martxoaren 8ko egitaraua aurkeztu dute horri forma eman dioten eragileek. Elkarlan zabalarekin eman diote edukia Emakumeen Egunaren harirakoei mamia eta edukia. Mugimendu feministak eta udalak lezoar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldi guztietan parte hartzera, “berdintasuna helburu, urtean zehar dinamika feministak bermatuko dituzten ekitaldiak” izango direlako, eta berriak sortzeko aukera zabalik dela jakinarazi dute. Espazioak, kaleak eta tokiak irabazteko kutsuarekin antolatu dituzte herriko eragileek eta udalak Martxoaren 8aren gainekoak. Udalak, herriko mugimendu feministaren lana goretsi du egin dio: “Mugimendu feministari aitortza egitea ezinbestekoa da: hitza errespetatzea, erabakimena bermatzea, eta ahalduntzeko baliabideak eskaintzea”. Bide horretan Berdintasun Kontseilua sortzeko prozesu betean dira herrian.
Egitarauaren barruan tokiek, espazioek eta txokoek presentzia esanguratsua izango dute. Batetik, emakumeek herriko kale izendegian beste erreferente bat izango dute: Martxoaren 8an bertan, eguneko manifestazioa bitartean, Miren Gezala plaza izendatuko dute Aralar kaleko etxe berrietan. “Berdintasunaren bidean, ezinbestekoa da emakumeen espazio publikoan presentzia edukitzea, horien aitortza publikoa egite eta historian zehar egindako lana eta ekarpenak hiri eta herrietako kaleetan irudikatzea”, azaldu du udalak. Hala, jakina da herriko mapan emakumeen presentziaren defizita dagoela, kale, plaza eta toki oso gutxik dute emakume izena, herriko andreek esparru publikoan jasandako bazterketa historikoaren adibide da hori”. Otsailaren 25eko Tokiko Gobernu batzarrean erabaki zen Miren Gezalak plaza izan zezala herrian.
Espazioak eta txokoak irabazte horretan, beste data esanguratsua hilaren 28koa izanen da. Andreone Udal Liburutegian Txoko Feminista zabalduko dute. “Feminismoa lantzen duten eta feminismoaz jarduten diren liburu guztiak bateratuko ditu, eta Lezoko herritarrei bilaketan lagunduko die”, azaldu zuren Martxoaren 8ko agerraldian izan direnak. Atal horren aurkezpena egiteko Nere Loiola Pikazak Zebrak eta bideak liburua aurkeztuko du, Irati Zubiaren dinamizazioaren laguntzaz.
Martxoaren 8aren gaineko ekitaldi guztien zerrenda behealdean ikus daiteke.
Miren Gezala Sagarzazu
Miren Gezala Sagarzazuk (Lezo 1912-Oiartzun 2003) Lezoko lehen ikastola abiatu zuen plazan 1930ean, bertako irakasle izan zen. Helduei ere eman euskara eskolak eman zizkien. Emakume Abertzale Batzako militante ere izan zen. Gainera, herriko kulturarekin eta gizarte mugimenduekin atxikimendu handia izan zuen, dantzaria eta aktorea ere izan zelako, baita hainbat ekitalditako hizlari, eta mendi taldeetako kide ere. 1936ko gerra hastean, familiarekin Ipar Euskal Herrira erbesteratu zen, eta 1950an itzuli zen Hego Euskal Herrira. Haren biografia osoa ikusteko baliatu esteka hau.
Martxoak 6, osteguna
- 18:30ean, Koldobike Gezala pilotalekuan, Emakumeen Esku Pilota Txapelketaren finalerdiak
Martxoak 7, ostirala
- 21:30ean, Ibaiondon, bertso afari feminista Aissa Intxausti eta Miren Artetxe bertsolariekin. Sarrerak agortu egin dira.
Martxoak 8, larunbata. Emakumeen Nazioarteko Eguna
- 10:00etan, Gurutze Santuaren plazan, emakume korrikalarien topaketa eta nordic walking martxaren hasiera.
- 10:30ean, Gurutze Santuaren plazan, emakume korrikalarien irteera 5 kilometroko ibilbidea egiteko.
- 12:30. Manifestazioa Gurutze Santuaren plazatik abiatuta. Bidean, Miren Gezala plazaren izendapena egiteko ekitaldia egingo da; bukaeran, Sutargi abesbatzaren eta Murixka Dantza Taldearen emanaldia.
- Ondoren. Karlos Saldise plazan, brindisa eta mokadutxoa jateko aukera.
- 17:30ean, Koldobike Gezala pilotalekuan, Emakumeen Esku Pilota Txapelketaren finala.
Martxoak 9, igandea
- 19:30ean, Gezala Auditoriumean, De Ste Xeito Galiziako konpainiaren Feminissimas antzezlana.
Martxoak 15, larunbata
- 19:00etan, Gezala Auditoriumean, zineforuma.
Martxoak 28, ostirala
- 19:00etan, Andreone Udal Liburutegian, Txoko Feministaren aurkezpena, liburu aurkezpenarekin.
