Film laburren txapelketa izango da Olinpiadetako bigarren proba
Hilaren 15ean –larunbata– izango da lehiaketa, eta hurrengo egunean ikusiko dituzte filmak, Arizmendienean. Edonork har dezake parte.
Biyurrieneak jakitera eman duenez, Olinpiadetako bigarren proba film laburren lehiaketa izango da. Hilaren 15ean –larunbata– izango da jarduera, 10:00etan, eta ondutako lanak hurrengo egunean –hilak 16– proiektatuko dituzte Arizmendienean, 18:30ean.
Olinpiadetako proba izanik ere, antolatzaileek jakinarazi dute edonork har dezakeela parte lehiaketan.
