Eulalia Abaituaren bizitza, oholtzara
Loraldia Produkzioak konpainiak 'Mira Hadi' ikuskizuna antzeztuko du igandean Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan.
Martxoaren 8aren programazioaren barruan, Loraldia Produkzioak konpainiak Mira Hadi ikuskizuna antzeztuko du igandean (hilak 9) Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etatik 20:10era. Antzerkiak Eulalia Abaitua argazkilariaren bizitza eta sormena kontatzen ditu, begirada garaikide batetik. Emanaldia euskaraz izango da. Sarrera doakoa da, aretoko edukiera bete arte.
