EMKI Bandi Zirkus emanaldirako sarrerak salgai direla gogorarazi du EMKE Bandak
Sarrerak astelehenean jarri zituzten salgai online eta Lekuona Fabrikan bertan modu presentzialean 7 euroan, eta oraindik ere gutxi batzuk gelditzen direla jakinarazi du Musika Bandak.

EMKI Bandi Zirkus emanaldia egingo dute EMKE Musika Bandak eta beste hainbat artistek elkarlanean martxoaren 16an, igandearekin, 18:30ean Lekuona Fabrikan. Sarrerak astelehenean jarri zituzten salgai online eta Lekuona Fabrikan bertan modu presentzialean 7 euroan, eta oraindik ere gutxi batzuk gelditzen direla jakinarazi du Musika Bandak.
Ikuskizuna “ederra” izango dela hitz eman zuen lehendakariak emanaldiaren agerraldian, “espero dena beteko dugula”. 449ko lagunentzako lekua izango du Lekuona Fabrikak emanaldirako. Herritarrak bertaratzera deitu ditu EMKE Bandak.