Euskaraldiaren herri batzordeak hirugarren bilera egingo du ostegunean
Astelehenean, hilak 10, izango da batzarra Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan.

Euskaraldiaren herri batzordeak, hirugarren bilera egingo du astelehenean —hilak 10— eta Errenteria-Oreretako eragile eta norbanako guztiei dei egin die batzorde horretara batu daitezen “maiatzaren 15etik 22ra izango da Euskaraldia, horren antolaketan ari gara jada eta horretarako herritar eta eragile guztiak beharrezkoak dira”.
Batzarra, 18:30ean hasiko dute Lau Haizetera Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan —Joxepa Antoni Aranberri anitzenean—. Mintzagaiak, berriz, honakoan, aurkezpen ekitaldia eta norbanakoen izen ematea izango dituzte. Datozen hilabetetarako egutegia ere finkatuko dute asteleheneko batzarrean.
Berriro esan dute arduradunek, behar-beharrezkoak direla pertsona eta eragile denak Euskaraldia antolatu eta euskarari hauspoa emateko.