Mahaiaren bueltan ari dira konplizitateak ereiten
Bertso bazkaria egin dute gaur Bixi-Bixi elkarteak antolatuta.
Bertso bazkaria ondu du Bixi-Bixi elkarteak Martxoaren 8aren harira. Martxoaren 8rako ekitaldi bakarra zegoen deituta gaur Pasaian, Donibanen, zehazki. Mahaiaren bueltan konplizitateak ereiten ari dira, izan ere, bertso bazkaria antolatu du Bixi-Bixi elkarteak. 60 bat lagunek egin dute bat.
Bazkalondoa Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariak ari dira girotzen.
