
Ehunka eta ehunka herritarrek egin dute bat Oreretako Asanblada Feministak deitutako manifestazioarekin. Indartsu eta saretuta dagoen zalantzarik ez da, eta gaurkoa horren erakusle garbia izan da.

Dozenaka eta dozenaka oiartzuarrek kolore morez apaindu dituzte herriko kale eta txokoak. Manifestazioaren aurretik, herriko hainbat emakumek aitortza jaso dute.

Dozenaka herritarrek erantzun diote Lezoko Mugimendu Feministak gaurko deitu duen manifestazioari. Lezoko Udalak ere jarri du alea, Aralar kaleko plaza Miren Gezala plaza da gaurtik.

Saenz da pasa den urrian egindako 7/2014 Legearen erreformarekin aske utzi duten lehen euskal presoa. Jada ez da euskal preso pasaitarrik.

Gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Horren harira Lezoko Udalak erakunde adierazpena zabaldu du.

Bertso bazkaria egin dute gaur Bixi-Bixi elkarteak antolatuta.

Txarangak girotuta ibili dira poteoan Trintxerpeko kuadrillak. Bihar arratsalde arte jarraituko du Trintxerpeko inauterietako egitarauak.