Ahoztar Zelaietaren hitzaldia eta herri afaria, Antxetan
Hilaren 14an (ostiralean) jasoko du San Pedroko elkarteak kazetariaren hitzaldia, 'La Ertzaintza que viene' liburua oinarri izango duena. Ondoren, afaria.
Ikerketa kazetaria da Ahoztar ZelaietaTxalaparta argitaletxea Ahoztar Zelaieta Zamakonak hitzaldia emango du ostiralean (hilaren 14an) 19:00etatik aurrera San Pedroko Antxeta elkartean. La Ertzaintza que viene hark egindako liburuan oinarrituko du hizketaldia kazetariak.
Ondoren, herri afariaz gozatzeko aukera izango dute solasaldian izango direnek, nahiz nahi duten denek. 21:30ean hasiko da otordua Antxetan bertan. Afarirako txartelen prezioa 8 eurokoa da, eta elkartean bertan eros daitezke.
