Portu Agintaritzak kaiko hainbat eremutan arrantza librea egiteko debekuaren araberako neurriak indartu dituelako, arrantzaleak haserre. Hilaren 23an elkarretaratzea egingo dute San Pedron.
Landetxen egin zuten hitzordua, eta mugikortasunean adituak eta erakunde publikoetako ordezkariak elkartu ziren saioan.
Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketa jokatuko dute larunbatean Galtzarabordako kiroldegiko Sara Carracelas igerilekuan.
Film zuzendariaren 'Indarkeriaren oi(h)artzunak' eta 'Judoka' filmak aukeratu dituzte zinema jaialdirako. Hilaren 14an hasiko da jaialdia.
Ekitaldi horretan Pasaiako Hamaikakoaren berri ere emango dute. 18:30ean da aurkezpena, Trintxerpeko Gudarien plazan.
Lehen txandakoak agortuta, poltsen bigarren eskaera bat egingo Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak. Bi diseinuren artean egin daiteke aukeraketa.
2024an jaiotako haurren gurasoen bilera egingo dute bihar –hilak 12–, 17:00etan, Urmendin. 2025ean jaiotakoena apirilaren 9an izango da.
Reina aretoan izango da hitzaldia bihar, 18:30ean.
Martxoaren 8aren programazioaren barruan, udaleko Migrazio eta Berdintasun arloek 'Kulturarteko elkarrizketak emakume pasaitarrekin' topaketa antolatu dute alkateordetzan, 17:00etatik 19:30era.
Igandean Kontu Kantari zikloaren bigarren emanaldia jaso zuen Donibaneko Bonantza elizak. Ehun lagun baino gehiago bildu ziren Mendibilen kontzertu "hunkigarriaz" gozatzeko.
Haurrek jolaserako eta aisialdirako gune erakargarriago, modernoago eta seguruago bat izango dute hemendik aurrera. Hiru eremutan banatutako zazpi joko jarri dira.
Laugarren ikasturtez antolatu dute dinamika Errenteriako Udalak eta Garabidek. Emaitzarekin, oso pozik daude biak, "hezkuntza komunitatean errotzen ari delako".
Madalenetako omendua hautatuko duen batzordea osatzeko gonbidapenak bidali dituela jakinarazi du udalak.
Hilaren 14an (ostiralean) jasoko du San Pedroko elkarteak kazetariaren hitzaldia, 'La Ertzaintza que viene' liburua oinarri izango duena. Ondoren, afaria.
Teknikari ekonomiko eta administrazio orokorreko teknikariak behar ditu udalak. Izena emateko epea. hilaren 21era arte zabalik.