Bi lanposturen lehiaketa publikoa abiatu du Lezoko Udalak
Teknikari ekonomiko eta administrazio orokorreko teknikariak behar ditu udalak. Izena emateko epea. hilaren 21era arte zabalik.

Lezoko Udalak bi lanpostu betetzeko lehiaketa publikoa abiatu du. Zehazki, teknikari ekonomiko izateko plaza bat, eta administrazio orokorreko beste bat dira plazaratu dituen eskaintzak. Horietan izena emateko epea otsailaren 21ean hasi zen, hilaren 21era arteko mugarekin. Bi plazak oposizio lehiaketa aske bidez esleituko dira.
Deialdiaren baldintza zehatzak izan nahi dituenak, behealdeko estekak erabil ditzake beharrezko den informazioa lortzeko.