Bigarren aukera Iruntzenen poltsak erosteko
Lehen txandakoak agortuta, poltsen bigarren eskaera bat egingo Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak. Bi diseinuren artean egin daiteke aukeraketa.

Lehen txandakoak agortuta, bigarrenaren bila doaz Iruntzen Lezoko Emakume Taldeko kideak. Euren poltsa edo totebag berrienak salgai jarri, eta den-denak saldu zituzten. Hala, arrakasta ikusita, bigarren eskaera bat egingo dute lehenengoan erne izan ez zirenentzat, nahiz zorroa eskuratu nahi duten guztientzat. “Jantzi feminismoz!”, esan dute.
15 euroan ere jarriko dituzte salgai bigarren epealdiko poltsak. Eskaerak Iruntzeni eskaera bidalita egin behar dira, hain zuzen ere horretarako prestatu duten eskaera-orriaren bitartez. Ordainketa egiteko banketxe transferentzia egitea lehenetsi dute.
Bi diseinuren arteko aukeraketa egin dezakete interesdunek (bi poltsak hartzeko aukera ere dago, nola ez). Honakoak dira horien izenak, eta bakoitzaren mezua: PIPI: Ze guapa zauden horren lotsagabe; eta OLENTZERO: Olentzero existitzen da, printze urdina ez!