Ostiralean, Pasaiako Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia
Ekitaldi horretan Pasaiako Hamaikakoaren berri ere emango dute. 18:30ean da aurkezpena, Trintxerpeko Gudarien plazan.

Martxan dira Euskaraldia girotzeko ekitaldiak Pasaian. Barrutietako batzordeak ari dira maiatzaren 15etik 25era egingo den euskararen erabilerari bultzada emateko iniziatiba erraldoiaren gainekoak prestatzen. Horiei guztiei behin betiko bultzada emateko, baina, ekitaldia egingo dute hilaren 14an (ostirala) 18:30ean Trintxerpeko Gudarien plazan: Pasaiako Euskaraldia aurkeztuko dute. Deialdi irekia da, herritar oro joan daiteke hara.
Pasaiako Euskaraldiaren gaineko xehetasunak emateaz gain, herriko Hamaikakoaren aurkezpena ere egingo dute. Euskaraldiaren enbaxadore izango dira 11 herritar horiek Euskaraldiaren aurretik eta bitartean. “Animatu parte hartzera, animatu ingurukoak! Elkar mugituz egingo dugu!”, esan dute egitasmoa herrian gorpuzten ari direnek.
Hasiera batez ekitaldia Trintxerpeko Gudarien plazan bada ere, eguraldi txarrarekin San Pedroko Proisako aterpera lekualdatuko litzateke jarduera.