Zahartzea eta bakardadea hizpide, Duintasunaren eskutik
Reina aretoan izango da hitzaldia bihar, 18:30ean.

Zahartzea eta bakardadearen gaineko hitzaldia antolatu du Duintasuna pentsiodunen elkarteak. Bihar izango da Reina aretoan 18:30ean.
Javier Yanguas Lezaun psikologian doktorea eta Adinekoen programaren zuzendari zientifikoak emango du hitzaldia. Duintasunak herritar guztiak deitu ditu parte hartzera.