Hilaren 19an, odola emateko aukera Antxon
Pasai Antxoko Odol Emaileek hilabeteroko odol erauzketak egingo dituzte datorren asteazkenean Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:15era.
Pasai Antxoko Odol Emaileek hilabeteroko odol erauzketak egingo dituzte datorren asteazkenean (hilak 19) Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:15era. Hilaren 16an eta 17an, Gotatanta atariaren bidez hartu ahal izango dira odola emateko hitzorduak; hilaren 18an, aldiz, telefono bidez eskatu ahal izango da zita, orain arte bezala. Hitzordua hartzearen helburua da erauzketen egunean jendea ez pilatzea. Antolatzaileek gogorarazi dute pazienteek COVID-19arekin zerikusia duen sintomaren bat izanez gero, ez bertaratzeko.
Ohi bezala, 18 urtetik aurrerako gazteei erauzketetara bertaratzeko deia luzatu diete sustatzaileek. Otsaileko odol emateetan 27 odol poltsa jaso ziren. Ez zen emaile berririk bertaratu, eta antolatzaileek nabarmendu dute emaile berriak beharrezkoak direla naturaltasunez izaten diren bajak ordezteko.
