Metodologia berritzaile baten esperientzia pilotua egin dute Errenteria-Oreretan, euskarari hegoak zabaltzeko, eta berez, hizkuntza arrotz edo urrutiko zuten espazio eta pertsonengana heltzeko. Beste leku batzuetan egin bada ere, Errenteria-Oreretako esperientzia da Ulersaioen hiru blokeak batera egin dituen lehena.
Peru Bengoetxea eta Endika Garcia abeslariekin izan da HITZA haien estudioan. Papereko edizioaz gain, bideoan ere jaso du hedabideak haiekin hitz egindakoa. Luze aritu da bikote oiartzuarra.
Hilaren 29an Zintzilik irratiaren alde egiten den Taupada Fest jaialdiaren X. ekitaldia jasoko du Trintxerpeko Mogambo aretoak, 21:30etik aurrera. Bost musika talde igoko dira oholtzara.
Helburua, bi zentroetako ikasleen esperientzia pedagogikoa eta artistikoa aberastea, diziplina arteko ikasketa sustatuta.
Eroritako materiala kentzeaz gain, zenbait geruzatan hormigoia bota eta bi metrotik behin ura drainatzeko zuloak egingo dituzte.
Pasaia-Lezo Lizeoko Batxilergoko lehen mailako ikasleek ikerketa soziolinguistikoa egin dute, euren inguruan euskararen erabileran eragiteko.
Aurreko batzar orokorreko aktaren irakurketa zein onarpena eta lan integrazio programaren balorazioa izango dituzte, besteak beste, mintzagai.
Bitoriano Gandiagak idatzi zuen poema Lekuona euskaltzain oso izendatu zutenean. Euskaltzaindiak gordeko du 1988an egindako oparia.
Udaberria iristear da. Aro loretsurako zortzi ipuin kontaketa antolatu ditu herriko liburutegiak. Lehena hilaren 19an izango da.
HITZAren Inauselfiak sariketak baditu irabazleak: Alazne Mindegia Ongay, eta Inge Mitxelena Garate.
Negua agurtu eta udaberriari ongietorria emateko, 'Negua joan da ta' eguna ospatuko dute hilaren 29an Santiago plazan.
Pasai Antxoko Odol Emaileek hilabeteroko odol erauzketak egingo dituzte datorren asteazkenean Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:15era.
AP-8 autobidetik, Gi-20 autobidera amildu da kamioia. Bertan ziren bi kideak onik atera dira. Garbiketa lanetan dira orain.
Eskaerak hilaren 26ra arte egin daitezke. Oarso Bidasoan produktuak jasotzeko hamahiru gune egokitu dituzte.