Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Denak behar dituelako euskarak

Metodologia berritzaile baten esperientzia pilotua egin dute Errenteria-Oreretan, euskarari hegoak zabaltzeko, eta berez, hizkuntza arrotz edo urrutiko zuten espazio eta pertsonengana heltzeko. Beste leku batzuetan egin bada ere, Errenteria-Oreretako esperientzia da Ulersaioen hiru blokeak batera egin dituen lehena.

Ulersaioetako lehenengo promozioak diplomak jaso ditu.
Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta
2025/03/13

Euskara hurbileko ez zuten zenbait pertsona, euskarazko hitz errazak, eta abiadura motela hartu eta saio hodian sartu dituzte. Guztiak ongi-ongi nahastu eta 120 orduz izan dituzte su txikian eta goxo esperimentu berritzailea egiteko. Badalab Laborategia izan da esperimentu horren hazitegia eta bertako langile Izaro Arruti gidari edo trebatzailea. Metodologia berritzaile baten esperientzia pilotua egin dute Errenteria-Oreretan, euskarari hegoak zabaltzeko, eta berez, hizkuntza arrotz edo urrutiko zuten espazio eta pertsonengana heltzeko. Beste leku batzuetan egin bada ere, Errenteria-Oreretako esperientzia da Ulersaioen hiru blokeak batera egin dituen lehena.

Gaur jaso dute euren diploma, lanak egoki egin ostean eta esperimentuaren proba pilotua gaindituta, Ulersaioak metodologiaren lehenengo promozioko parte hartzaileek; hamar lagun izan dira guztira.

Raul Perez Oarsoaldeko AEKko irakasleak eta proiektu horretan Soziolinguistika Klusterraren lantaldean diharduenak eman ditu Ulersaioak metodologiaren gaineko zertzeladak Badalab Laborategiaren egoitzan gaur arratsaldean egin den aurkezpen ekitaldian. Ulersaioak, laborategia dela azaldu du, “Pello Jauregi irakasleak marko teoriko bat egin du, eta teoria praktikara eraman behar da. Horretarako, laborategiak daude, teoria horiek probatzeko. Ulersaioen helburua, euskaraz denbora gutxian ulertzea da”. Horretarako bi figura daudela azaldu du gainera, trebatzaileak eta ulertzaileak.

Gehiago sinplifikatu du metodologia berritzailea Perezek, eta Ulersaioak euskara erraza direla erantsi, “esperimentua da, laborategia eta hipotesi bat du: Ordu gutxian, 120an zehazki landuta,  asko ulertu ahal duela pertsona batek”. Horretarako gako bat dagoela azaldu du, gainera, ezinbestekoa dena hipotesia bete ahal izateko eta horrenbestez, metodologia baliagarria izan dadin: “mantso hitz egitea. Bestela, komunikazioa hautsi egiten da, eta beraz, ezinbestekoa da mentalitatea aldatzea. Esfortzu handia egin duzue esperimentu honetan parte hartu duzuen pertsonek, baina euskal hiztunok ere egin behar dugu esfortzua euskara erraza erabilita, ikasi behar dugu poliki hitz egiten, hitz errazak erabiliz. Hori egiten dugu egunero metodologian”.

Helburua, ulertzea da, eta horretarako teknikak dituela metodologiak ere esan du Perezek, “baina oinarrian hori dago, poliki eta hitz errazak erabilita hitz egitea, eta kalean denok lagundu ahal dugu horretan”.

Eskerrak eman dizkie Perezek esperimentu horretan parte hartu duten lehen promozioko kideei, baita abiatu berri duten bigarren promozioko parte hartzaileei ere, “metodologia probatzeko jendea behar delako, eta horretan ari gara”.

Goiatz Oiartzabal Badalaben zuzendariak ere hartu du hitza gaurko ekitaldian eta azaldu Badalaben misioa euskararen etorkizuna bermatzeko ekarpena egitea dela, “horretarako esperimentu asko egiten ditugu Euskal Herria osoan zehar. Finean, nahi duguna da, gero eta jende gehiago hurbiltzea euskarara, euskara gero eta gehiago erabiltzeko”. Errenteria-Orereta zergatik aukeratu duten ere azaldu du: “Bertan da Badalab Laborategiaren egoitza, eta leku segurua da eta egokia esperimentu honen esperientzia pilotua egiteko bertan”. Udal Euskaltegian abiatu duten bigarren promozioan 15 lagun ari dira.

Izaro Arrutik, berriz, datuetara eta ondorioetara eraman du esperientzia pilotu hori, eta hala, parte hartzaile gehien-gehienak emakumeak direla zehaztu du: “30 pertsonek azaldu zuten parte hartzeko interesa lehen promozio horretan, eta azkenean 12 aritu dira. Horietatik, hamarrek bukatu dituzte Ulersaioen hiru faseak. %89 dira emakumeak”. Datu gehiago eman ditu trebatzaileak: %82 gurasoak ziren, %75 Euskal Herritik kanpo jaioak, eta %89 gaztelania dute ama hizkuntza. Parte hartzeko arrazoiak, berriz, askotarikoak izan dira, parte hartzaileen jatorria bezalaxe, eta hala azaldu du: “Haurrei laguntzea eskolako lanekin, kalean modu autonomoan ibiltzeko, lanerako…”. Euskara ezagutzeari garrantzia eman diote gainera guzti-guztiek, “bertako hizkuntza izanik”.

Saioetan izan duten aniztasun kulturala nabarmen jarri du Arrutik, baita interesa eta parte hartze altua ere. Landu dituzten gaiak berriz, guztien artean adostuak izan direla zehaztu du, “garrantzitsua da motibazioa mantentzeko, baita konfiantza giroa sortzea ere, horrela, metodologia bera moldatzen joan gara parte hartzaileek agentzia izan dutelako horretarako”. Beste ondorio bat ere aipatu du Arrutik, oso garrantzitsua, jarraipena izango duela esperimentuak. Orain ordea Badalabetik atera eta Udal Euskaltegira eraman dute. Bertan ari da bigarren promozioa.

Lehenengo promozioko kideek txalo artean jaso dute diploma gaur arratsaldean. Gainditutako erronkari berri bat gehitu diote orain, Perezek adierazi duenez, “bigarren formula abiatuko dute orain lehen promoziokoek: Ulerhizketa”.

Gaurko aurkezpenarekin  bat egin dute proiektuan inplikatu diren SOS Arrazakeriak, Soziolinguistika Klusterrak, Koldokide elkarteak, Orereta Ikastolak, SOS Arrazakeriak, Familia Laguna Programak, Udal Euskaltegiak, baita Aizpea Otaegi alkateak edota Elixabet Murua EAJko zinegotziak aldundiaren hizkuntza politiketako zuzendariaren ordezkari gisa ere.

Otaegik nabarmen-nabarmen jarri du euskara ikasteko formula berriak esploratzearen garrantzia, “gure herriarentzat oso garrantzitsua da hori, horregatik erabaki dugu Udal Euskaltegiaren bidez formula hau probatzea”.

Errebnteria-Orereta. Ulersaioak aurkezpena (2025-03-13)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.