ABBA eta Pitbull euskaldunak, Inauselfien garaile
HITZAren Inauselfiak sariketak baditu irabazleak: Alazne Mindegia Ongay, eta Inge Mitxelena Garate.

Inauterien harira, OARSO BIDASOKO HITZAk Inauselfiak izeneko argazki sariketa egin du. Tokiko hedabideak euren inauterietako argazkiak, selfie erakoak, bidaltzeko eskatu die herritarrei. Zozketa bidez bi sari banatu ditu HITZAk: bat ABBAarentzat izan da, eta bestea Pitbull euskaldunentzat.
Zehaztasunen sartuz, HITZAk jasotako argazki guztien artetik bi sariren zozketa egin du. Batetik, HITZAkideek bidalitako selfien zozketaren onuradun Alazne Mindegia Ongayk bidalitakoa izan da, Pitbull euskaldunak. Parte hartzaile guztien artetik, berriz, Inge Mitxelena Garatek bidalitakoa izan da zortedun zozketan, ABBA taldea irudiagatik. Jarraian ikus daitezke bi irudi zirraragarri, nahiz festazale eta umoretsu horiek.

‘ABBA taldea’ argazkia, Inge Mitxelena Garatek bidalitakoa.

‘Pitbull euskaldunak’ argazkia, Alazne Mindegia Ongayk bidalitakoa.
Sariak
Alazne Mindegia Ongayk Sunbillako Angiz Etxeko III. estudioan bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia irabazi du. Inge Mitxelena Garatek, berriz, Sunbilla Escape Room-en lau pertsonarentzako jarduera.
HITZAk eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaile guztiei haien irudi mozorrotuak bidaltzeagatik, eta aldi berean zozketa egin ahal izateko sariak erraztu dituztenei.