Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hitzarmena sinatu dute Herri Arte Eskolak eta Dantzertik

Helburua, bi zentroetako ikasleen esperientzia pedagogikoa eta artistikoa aberastea, diziplina arteko ikasketa sustatuta.

Ralla, Zorzano, Izquierdo eta Otaegi.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/03/13

Herri Arte Eskolaren eta Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolaren arteko hitzarmena aurkeztu dute gaur Aizpea Otaegi alkateak, Aitor Zorzano Herri Arte Eskolako lehendakariak, Beñat Ralla Herri Arte Eskolako Pedagogia koordinatzaileak, eta Unai Izquierdo Dantzertiko zuzendariak.

Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako eskola da.

Hitzarmenak Herri Arte Eskolak diziplina ezberdinetara zabaltzeko duen konpromisoa berresten duela esan du Zorzanok, “musikatik harago doan eskaintza egitea, alegia. Eta horrekin batera, kasu honetan, antzerki eta dantza ikasgaiak sendotzeko balioko du, gainera”. Hezkuntza lankidetzarako markoa ezarri duela bi erakundeentzat azaldu du bestalde, eta iraupena, berriz, hiru urteko izango dela, aurten hasita, “luzatzeko aukera izango du”.

Helburua, bi zentroetako ikasleen esperientzia pedagogikoa eta artistikoa aberastea, diziplina arteko ikasketa sustatuta. Zehazki, hitzarmen honi esker, Dantzertiko ikasleek aukera izango dute Herri Arte Eskolako hezkuntza komunitateari zuzendutako tailerrak, aurkezpenak, praktikak eta jarduera pedagogikoak egiteko. Era berean, tarteka emanaldiak antolatuko dituzte, ikasleek Errenteriako hainbat kultur ekimenetan parte hartzeko aukera izan dezaten.

Hitzarmen honek, gainera, hasiera emango dio 2026ko udarako Udako Antzerki Campus bat sortzeko bi erakundeen arteko lan-ildoari. Campus honen sorreraren helburua da Errenteria-Orereta prestakuntza artistikorako erreferentzia-puntu gisa sendotzea.

Beste arlo bati egin dio erreferentzia Rallak. Musika Goi Mailako ikasketak jendartean ezagunak badira ere, sinistuta dago ez dela horrela gertatzen, antzerkia edota dantzarekin: “Goi Mailako musika Musikenen edo Iruñean ikas daiteke, baita dantza eta antzerkia Euskal Herrian bertan. Dantzertik hamar urteko ibilaldia du soinean eta atzerrira joan gabe ikas daiteke arte dramatikoa edo dantza goi mailan bertan”.

Herri Arte Eskolak lurraldea saretzeari garrantzia eman diola azaldu du bestalde zentroko zuzendari pedagogikoak, “nabarmen jartzen ari gara izenpetzen ari garen hitzarmenen bidez, eta uste dugu gainera, eragile ezberdinen  misioa izan daitekeela saretze horren bidez Dantzerti ere bere lurraldean hedatzea eta kasu honetan gure hezkuntza komunitatean goi mailako dantza eta arte dramatiko ikasketak egitea posible dela sustatzea. izan ere, arte biziak ez dira bestelakoak baino ahulagoak, ikasketa unibertsitarioak ere egin daitezkeela bi esparru horietan eta gure ikasleen iruditegira eraman nahi dugu hori”.

Aitortu du, azken urteetan izan badirela aukera hori aztertzen hasiak diren ikasle eta gurasoak, “kasu bakanak dira oraindik, tantaka hasi dira. Hori ere bada Dantzerti Barakaldotik Gipuzkoara, errenteriara, gure komunitatera ekartzearen arrazoia”.

Hitzarmena “luxuzkoa” dela esan du Izquierdok. Dantzertikoarentzat Errenterian izatea aukera paregabea da, “Herri Arte Eskola, bi antzoki, nik esango nuke kulturaren Disneylandia dela Errenteria eta guretzat oso estrategikoa da Herri Arte Eskolan egotea”.

Hitzarmenarekin lotuta bi data eman ditu Izquierdok. Lehena, hilaren 30ean, La Intrusa konpainiak zuzendutako Basazuria dantza emanaldia  emango dute 19:00etan; bigarrena, apirilaren 28an, Jokin Oregik zuzendutako Eldarnio. Delirio antzezlana, 19:00etan ere. Publikoari irekita egongo dira, edukiera bete arte. Gonbidapenak doakoak izango dira eta lotura honetan erreserbatu daitezke. Hilaren 30ean, 17:30ean Dantzertiko Goi Mailako Dantza Ikasketen inguruan informazio saio bat egingo da Herri Arte Eskolan, eta apirilaren 28an, 17:30ean Dantzertiko Goi Mailako Arte Dramatikoko Ikasketen inguruko informazio saio bat ere egingo da Herri Arte Eskolan.

Izquierdoren bidetik egin du Otaegik eta udalarentzat ere luxuzko hitzarmena dela aitortu du, “luxuzko elkarlanerako aukera bat zabaltzen da hitzarmen honekin eta esku zabalik jasotzen dugu gure eskolan eta hemen ditugun baliabideak Dantzertiren eskura jartzen ditugu”,. Bi eskolentzako oso “aberasgarria eta emankorra” izan daitekeen elkarlana abiatu dutela eta nabarmen jarri den ideia bat indartu nahi izan du Otaegik, “dantzaren eta antzerkiaren esparruko ikasketa profesionalak Euskal Herrian egiteko aukera badugu eta egiten duguna da aukera hori hurbildu gure herrikideentzat eta gure eskualdean zein inguruan bizi direnentzat. Antzertiren nodo moduko bat hemen izatea luxua da herritarrentzat eta ikasketa profesionaletarako ikaragarrizko aukera zabaltzen du”.

Dantzerti Herri Arte Eskolan izateak Errenteria-Oreretaren erreferentzialtasuna “indartu” eta aukerak zabaltzen dituela gaineratu du Otaegik, “eta hori oso pozgarria da”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.