Udaberrian, zortzi ipuin Andreonen
Udaberria iristear da. Aro loretsurako zortzi ipuin kontaketa antolatu ditu herriko liburutegiak. Lehena hilaren 19an izango da.
Amelik zabalduko du udaberriko ipuinen aroa.Ameli Ez da berria. Baina bai, beti bezala, ongietorria. Udaberria iristearekin batera Lezoko Andreone Udal Liburutegian ohitura dute haurrentzako ipuin kontaketa saioak egiteko, etxeetako berotasunetik, kultur topagunearen goxotasunera bideratzeko herriko umeak. Istorioak entzuteko, irudimena hegan jartzeko, harritzeko, pozteko, ahozko euskarazko transmisioan eta kulturan urratsak egiteko… Hilaren 19an jasoko du Andreonek 2025eko udaberriko zortzi ipuin kontaketetatik lehena: Ameliek Egutegi batean kabitzen dena lanarekin sormenera eta gozamenera eramango ditu haurrak.
Saioak 4-7 adin tarteko haurrentzat izango dira, den-denak asteazkenez eta 18:15ean hasita. Zortzi ipuin kontaketa, beste hainbeste istorio emailerenak. Beheko koadro urdinduan ikus daiteke egutegi osoa.

Andreone Udal Liburutegiko udaberriko ipuin kontaketak.
- Hilaren 19an, Ameliren Egutegi batean kabitzen dena ipuina.
- Hilaren 26an, Maite Frankoren Aluzineskak ipuina.
- Apirilaren 2an, Ines Bengoaren Ilgora, ilbehera ipuina.
- Apirilaren 9an, Dorleta Kortazarren Ametsetan ipuina.
- Maiatzaren 7an, Mikel Susperregi lezoarraren Baina… Nor da Axerko? ipuina.
- Maitzaren 14an, Pello Añorgaren Burumalo ipuina.
- Maiatzaren 21ean, Ixabel Agirresaroberen Txantxangorria txantxate ipuina.
- Maiatzaren 28an, Izaskun Mujikaren Ipuinen haria ipuina.
