Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Taupada Festen azkena, hilaren 29an

Hilaren 29an Zintzilik irratiaren alde egiten den Taupada Fest jaialdiaren X. ekitaldia jasoko du Trintxerpeko Mogambo aretoak, 21:30etik aurrera. Bost musika talde igoko dira oholtzara.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/03/13

Hilaren 29an Errenteria-Oreretako Zintzilik irrati librearen alde egiten den Taupada Fest jaialdiaren X. ekitaldia jasoko du Trintxerpeko Mogambo aretoak, 21:30etik aurrera. Orotara, bost musika talde igoko dira Trintxerpeko aretoko oholtzara: On (Donostia), Trilita (Errenteria-Orereta), Las Sexpears (Barakaldo), Chuleria Joder! (Ezkerraldea, Bizkaia) eta DJ Ausente (etxekoak). Sarrerek 10 eurokoa prezioa dute.

Hilaren 29koa, hau da, Taupada Festen hamargarrena, azkena izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Lehen Taupada Fest 2014ko otsailean izan zen Mogambo aretoan, eta azkena leku berean izango da. Aurten Zintzilik irratia bere 40. urteurrena ospatzen ari da, eta Taupada Festek ere hamargarrena beteko du. Nahiz eta zifra borobilak izan, antolatzaileek adierazi dute ez dutela ezer berezia egingo, orain arteko bideari jarraipena emango baitiote. Aurrez aipatu bezala, lau kontzertu eta etxeko DJ batek osatzen dute musika programazioa. Horrez gain, zozketa iruzurtia egingo dute eta irratiak eta taldeek material postuak jarriko dituzte.

Antolatzaileek hamar urte hauetan lanean izan den talde “leiala” errekonozitu nahi izan dute. Lantalde hori edizio bakoitza aurrera ateratzeko beti laguntzeko prest izan dela nabarmendu dute sustatzaileek. Pertsona horiek barran, sarreran, kartelen diseinuan, kartelak jartzen, bazkariak eta afariak prestatzen, teknikan, muntaketan edota bilketan izan dira, irrati librearen aldeko “ezinbesteko” laguntza emanez.

Lanerako prest izan diren pertsonen lana eskertzeaz gain, antolatzaileek “modu desinteresatuan” Mogambon izan diren musika taldeei beren parte hartzea eskertu diete, baita kontzertuen ondoren Trintxerpen izan diren DJei ere. Publikoarentzako ere esker hitzak izan dituzte, urtez urte “pixkanaka” handitzen joan delako.

Hamargarrena eginda, etapa ixteko momentua iritsi dela ikusi dute sustatzaileek. Ziur dira beste bide batzuk irekiko direla aurrerantzean, baina “nekeak eta monotoniak inertziaz zerbait antolatzera behartu aurretik”, nahiago izan dute hilaren 29koa azken Taupada Fest izatea.

Bukatzeko, aipamen berezia egin diote Mogambo aretoari, espazioa uzteagatik, izan duten pazientziagatik eta beren artean sortu den adiskidetasunagatik. “Mogambok hor jarraitzen du bere filosofiarekin, beraz, inoiz baino beharrezkoagoa den espazio alternatibo baten autogestioan laguntzen jarraitu behar diogu, musikak eta zaratak inposatutakoaren aurka aurrera jarraitzeko”, esan dute antolatzaileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.