San Marko Eguna prestatzen hasiko dira
Apirilaren 27an egingo dute, Bizarain mendiko San Marko gotorlekuaren inguruan, erromeria. Prestaketarako lehen batzarra, ostegunean.
San Marko Egunaren bueltako erromeria jasoko du Bizarain mendiko San Marko gotorlekuaren inguruak apirilaren 27an. Erreferentziazko festa eguna bilakatu da herrian. Horri begira, egina prestatzeko lehen bilkurara deitu ditu Errenteriako Udalak herritarrak eta bertan izateko nahia duten eragileak: hilaren 20an (osteguna) izango da batzarra, 17:00etan, Lekuona Fabrikan.
“Eguna ahalik eta parte-hartzaileena izan dadin eta ahots ezberdinek antolaketan parte har dezaten, lehen bilera baterako gonbita luzatu nahi die udalak herriko eragileei”, azaldu du herriko etxeak.
