'Gotti betti jolastokia' inauguratu dute gaur arratsaldean. 25 zuhaitz landatu dituzte egunean zehar, eta arratsaldean egin dute ekitaldi ofiziala.
Zubibidea eraisteko egitasmoaren gaineko deus ere idatzita ez dagoen honetan, antxotarren eta udalaren ahotsak presente egon behar duela uste du alkateak.
Oiartzungo Ingurumen Taldea sortu dute, eta kideek antolatutako lehen hitzordua hilaren 23an izango da. 'Natura aztertuz familian' da jarduera.
Hilaren 17tik 30era izango da 'Literatura plazara' egitasmoa martxan. Literatura erdigunean jarri nahi dute, hortaz, adin guztietako bizilagunei zuzendutako zenbait jarduera antolatu dituzte Oiartzungo hainbat txokotan.
'Seguru? Auzo seguruen alde' lelopean, martxak Trintxerpe eta Donostiako Alderdi Eder lotuko ditu. 11:30ean abiatuko dira, Trintxerpeko azokatik.
Esleipena bere egingo duen enpresak, zubibidea eraisteko prozesua zehazteaz gain, inguru horren urbanizaziorako proposamena landu beharko du.
Pasaitarrak 1936ko gerrako bizipenak jaso ditu 'De mar y hierro' liburuan. Bizipenak bere aiton-amonen bizitzan inspiratuta daude, eta haren helburua izan da isilpean dauden istorioak azaleratzea.
Orereta Ikastolako ikasleek Urdabururen egoitzan lehen sorospen ikastaroa gidatuko dute. Hilaren 25ean izango da, mendizaleen elkartearen egoitzan.
Urtebete eman dute lanean eta protestak egiten Galtzarabordako bizilagunek. Eskaera, Galtzarabordako trenbidea estaltzea 2010eko proiektu originalak aurreikusi bezala. Lortu dute.
Modu inprobisatuan, ezer bilatu gabe, arrakasta ukitu dute hatzekin oiartzuarrek, baina ez dira horrekin tematu. "Presiorik gabe eta helbururik gabe" jarraitzen dute. Haien estudioan izan da HITZA.
Hilaren 22rako hiru erpineko kontzertua antolatu du OarsoMusika elkarteak, 19:30ean hasita. Ondoren, Manuel tabernan, 'after party'-a.
Iker Alvarez eta Aitor Urquizak osatzen dute 'Harribitxi' bikote musikala, eta txistuaren eta musika tradizionalaren garaikidetasuna aldarrikatzen dute.
Bihar Kontsumitzailearen Eguna da, eta Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak jorratzen dituen lan ildoak aurkeztu eta aholkuak eman dizkie herritarrei.
Sprilurren eraikinaren urbanizazioaren obrak direla eta, astelehenetik (hilak 17) aurrera errepidearen errei bat itxiko da, astebetez.
Bizirain Txikiko (Beraun) patioa irisgarriagoa eta atseginagoa da orain: sarbidea hobetu eta jolas-gune berdea sortu dute, material bigunez osatuta. Proiektua udal ikastetxeetako jolastokiak eraldatzeko programaren baitan dago.
Oiartzungo herritar talde bat arduratuta dago "gaur egun eragiten diguten menpekotasun mota ugariez". Horren inguruan hausnartzeko bilera irekia egingo dute.
Oiartzungo Ernaik Independentzia Eguneko egitaraua argitaratu du; afarirako izena eman behar da aurrez. Hamar euro balio du sarrerak.
Ohi bezala, Pasaiako kirol taldeak gaur jarriko dira martxan areto futboleko partidekin. Gainontzeko lehiak, bihar eta etzi.
Hilaren 17, 19, 24, 26 eta 28rako eta apirilaren 1 eta 3rako deitu dituzte lanuzteak. Ordutegien inguruko informazioa, albistean.
Galtzarabordako trenbidea estalita sortuko den plaza eta Galtzaraborda eta Alaberga auzoetako goiko aldeak lotuko dituen igogailua litzateke.