Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Topoaren zubibidearen eraisketaren harira, Pasaiako Udalak antxotarren hitza entzutea "funtsezkoa" dela adierazi du

Zubibidea eraisteko egitasmoaren gaineko deus ere idatzita ez dagoen honetan, antxotarren eta udalaren ahotsak presente egon behar duela uste du alkateak.

Topoak Antxo erdibitzen duen tokietako bat.Pasaiako Udala
Urko Etxebeste
Pasaia
2025/03/14

Gaurko albistea da. Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak jakinarazi du Antxoko topoaren zubibidea eraisteko eraikuntza-proiektua idazteko lizitazioa egin duela. Horren harira, Pasaiako Udalaren balorazioa iritsi da, Teo Alberro Bilbao alkatearen esanekin. “Albiste garrantzitsua da”, esan du udalaren gidariak, “baina gogorarazi behar da neurri hau antxotarren aspaldiko eskaera baten harira datorrela. Mobilizazioak, interpelazio instituzionalak eta 1.400dik gora sinadura ere izan dira aldarrikapen honen atzean, eta pozgarria da ikustea herritarren lanak fruitu eman duela”. Horregatik, zubibidearen eraisketaren prozesuan antxotarren ahotsa presente izan behar dela aldarrikatu du udal gobernuak: “Espazio horren nolakotasuna definitzeko funtsezkoa da antxotarren hitza entzutea”. Hori horrela, bilera eskatu dio alkateak Mugikortasun Jasangarriaren sailburu Susana Garcia Chuecari.

Herritarren iritzia, baita tokiko erakundearena ere. Ahots horiek zubibidearen gaineko guztietan kontuan hartu behar direla uste du Alberro alkateak, Antxoko topoaren geltoki berriaren lanek zein ondoriozko zubibidearen eraisteak barruti horretan eragin oso nabarmenak (hirigintzakoa, soziala, paisajistikoa…)  izango dituelako. “Proiektu honen idazketa martxan jartzeak etorkizuneko Antxon modu integralagoan pentsatzea ahalbidetuko du, herritarrentzako espazio berriak berreskuratuz. Sinetsita nago udalak proiektu honetan parte hartu behar duela; izan ere, herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea izanik, horien nahiak eta interesak lehenetsiko baititu”, ebatzi du. Hau da, orain zubibidearen gainean idatzi beharreko paper, plano, ideia eta agiri guztiak zuri-zuri eta letrarik gabe dauden honetan, tokiko erakundearen eta herritarren hitza errespeta daitezela eskatu du, aintzat hartzea. Prozesua ez dadila gidatu Pasaiatik kanpo.

Gaurko albistearen berri izan, eta alkateak aukera baliatu du Antxorako interesezkoak diren beste hainbat hirigintza gairi buruz hitz egiteko. “Gure Zumardia berrurbanizatzea, udalak aurrera eramandako parte-hartze prozesuan herritarrekin adostutako irizpideetan oinarrituta; Luzuriaga birmoldatzea, Antxoko zentro soziokultural gisa; eta gaur egun topoaren zubibideak hartzen dituen espazioak berreskuratzea, herritarren gozamenerako”. Alkateak gogorarazi du bere gobernuak “konpromiso irmoa” duela Antxoren etorkizunari erantzun integrala ematearekin.

Erlazionatutako edukiaAntxoko topoaren zubibidea eraisteko lanak, lizitaziora
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.