Euskadi Etorbideko errei bat itxiko dute astebetez
Sprilurren eraikinaren urbanizazioaren obrak direla eta, astelehenetik (hilak 17) aurrera errepidearen errei bat itxiko da, astebetez.

Sprilurren eraikinaren urbanizazioaren obrak direla eta, astelehenean (hilak 17) Trintxerpeko Euskadi Etorbideko errepidearen errei bat itxiko da, estolderia konexioekin jarduteko. Goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara, seinaleen bitartez erregulatuko da trafikoa. Gaueko 20:00etatik goizeko 08:00etara, aldiz, semaforo bidez. Jarduketen iraupena astebetekoa izatea aurreikusi du udalak.