Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Herritar oro deitu dute etorkizuneko herria elkarrekin irudika dezaten

'Errenteria 2040' prozesua jarri zuten martxan pasa den astean; plan estrategiko berria idaztea du helburu horrek.

Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta
2025/03/15

Errenteria 20240 prozesua jarri zuten martxan pasa den astean Lekuona Fabrikan, eta, orain, herritar ororen txanda da prozesu parte hartzailearekin aurrera jarraitzeko.

Prozesuaren lehen fasean, martxoan eta apirilean alegia, zortzi saio egingo dituzte; horietatik lau eragileei begirakoak izango dira, eta beste laurak herritarrei begirakoak. Saio bakoitzean gai konkretu bat landuko dute etorkizunean herria nolakoa izatea nahi duten zehazteko. Zehazki, honakoak dira ildo nagusiak: herritarren ongizatea; komunitate izaera; hiriaren antolaketa eta gobernatzeko modua.

Gai horiek bereizita landuko dituzte bina saiotan, herritarrekin jorratzeaz gain eragile sozial, kultural eta ekonomikoek ere landuko baitituzte.

Herritarren saioak hilaren 19an, 27an eta apirilaren 2an eta 9an izango dira. Eragileenak, berriz, hilaren 18an, 26an eta apirilaren 1ean eta 8an. Hilaren 19ko saioa Agustinak Zentroan izango da, eta herritarren ongizateari buruz hausnartuko dute bertan. Deialdi irekiak dira, baina antolatzaileek aurrez izena ematea gomendatu dute, hemen.

Hilaren 6an ekin zioten Errenteria 2040 plan estrategiko berria idazteari, eta ekitaldian udalak, herriko eragileek eta herritarrek hartu zuten hitza. Prozesu honen bidez datozen hilabeteetan Errenteria – Orereta hamabost urte barru nolakoa izatea nahi duten irudikatzeko ariketa egingo dute.

Datozen hamarkadetako hiri eredua definitu nahi dute prozesu honekin, aurrera begirako erronkak zehaztuz eta etorkizunari heltzeko proiektuak diseinatzeko norabide partekatua marraztuz. “Errenteria 20240 planak ikuspegi integrala landu nahi du, eta hori dela eta, herritarren ongizatea, kohesio komunitarioa, hiri antolaketa eta gobernantza eredu berritzaileak uztartuko ditu hausnarketa prozesuan”.

Ondorioz, bi fasetan banatuko dute prozesu parte hartzailea. Lehenik, aurreko planaren balantzea eta herriaren diagnostiko garatua egingo dituzte, eta horretarako azken urteetako esperientziak eta lortutako emaitzak aztertuko dituzte.

Era berean, etorkizuneko erronkak ere identifikatuko dituzte. “Horrela, uda ostean abiatuko den bigarren fasean aurrez definitutako erronkei erantzuteko proposamenak landuko dira”, gehitu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.