Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Hondakinak kudeatzeko, udalak baliabideak jarri behar dituela esan du EAJk

Pasaiako EAJk adierazi du "garrantzitsua" dela herritarrak etxeko hondakinak behar bezala kudeatzeko beharraz kontzientziatzea; baina alor horretan pausoak emateko, udalak herritarren esku baliabideak jarri behar dituela nabarmendu dute.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/03/17

Pasaiako hondakinen afera pil-pilean izan da azken asteetan. Pasaiako birziklapenaren azken datuak apalak dira, zenbateko hori %48an kokatzen baita, Gipuzkoak eta Europak zehazten dituzten datuetatik urrun. Egoera hori iraultzeko, Pasaiako Udalak Etorkizuna birziklatzen kanpaina abiatu zuten urtarrilean, eta urratsak egiten ari da jada. Horrez gain, otsaileko udalbatzan, Pasaian hiri hondakinen prebentzioa eta gaikako bilketa indartuz ekonomia zirkularra sustatzeko plana onartu zen, birziklapenari bultzada emateko.

Egoera horren aurrean, Pasaiako EAJk adierazi du “garrantzitsua” dela herritarrak etxeko hondakinak behar bezala kudeatzeko beharraz kontzientziatzea; baina alor horretan pausoak emateko, udalak herritarren esku baliabideak jarri behar dituela nabarmendu du alderdi jeltzaleak.

2024ko ekainean Pasaiako etxeko eta merkataritzako hondakinei buruzko udal ordenantza onartu zutela baietsi du EAJk. Horrez gain, iragan otsailean Hondakinak Kudeatzeko Plana aurrera atera zen udalbatzan. Plan horretan, besteak beste, udalerrian birziklatzea sustatzeko sentsibilizazio kanpaina bat abiatzea jasotzen dela adierazi du alderdi jeltzaleak. EAJk baietsi du lehen urratsa herritarrak sentsibilizatzea eta motibatzea dela; baina hori lortzeko, udalak “adibide” izan behar duela uste dute, “ezinezkoa baita herritarrei eskatzea udalak egiten ez duena”.

Hori dela eta, bi gertakarik EAJ harritu dutela adierazi dute. Horiek San Pedron eta Donibanen antzeman dituztela esan dute. Donibaneko kasuan, alderdi jeltzaleak jakinarazi du azken hilabeteetan Alde Zaharreko garbitxokoen inguruko bizilagunen kexak jaso dituztela, garbitxoko horien mantenua ona ez delako eta zikinak daudelako. “Gutxienez astean behin garbitzen badira ere, nahiko zikin egoten dira normalean, eta deserosoa da hondakinak uztera joatea”, esan dute.

San Pedrori dagokionean, Esnabide kaleko etxebizitzetan jarri dute arreta jeltzaleek. Bizilagun horiek iazko udazkenean sartu ziren bertara bizitzera, eta egun, 71 familia inguru bizi direla nabarmendu dute. Herritar horiek hondakin gehiago sortuko dituztela baietsi du EAJ, eta horregatik, eremu horretan edukiontzi berriak jartzea eskatu dute: “Dirudienez, udal gobernua ez da gai horretaz jabetu, edo, bestela, ez zaio gehiegi kezkatzen; izan ere, ez da edukiontzi gehiago jarri, eta horrek esan nahi du askotan edukiontziak gainezka daudela”. Alderdi jeltzaleak adierazi du egoera horrek arazoak sortzen dituela herritarrengan hondakinak uzteko.

“Printzipioz, gai txikia izan liteke, baina bereziki garrantzitsua da une honetan, herritarrak hondakinen kudeaketa egokia egiteko eta birziklatzea sustatzeko beharraz kontzientziatzeko kanpaina bat abian baitago. Ados gaude ordenantzaren espirituarekin, bai eta kontzientziazioa sustatzeko beharrarekin ere, baina uste dugu arreta herritarrengan jartzeaz gain, udalak ere bere ardura bete behar duela. Ez du zentzurik bizilagunei eskatzea eta baliabide egokirik ez jartzea eskakizun horiek betetzeko”, salatu du Pasaiako EAJk.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.