Senideek eman dute erabakiaren berri. Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura eta Rafael Delas 1984ko martxoan hil zituzten tiroz; haien gorpuetan 113 bala zulo zenbatu zituzten.
Bikain aritu dira Gipuzkoako Batel Txapelketan Hibaikako Emakume Seniorrak eta Emakume Gazteak; biek ala biek irabazi dute estropada.
Hilaren 22an ospatuko da Uraren Nazioarteko Eguna. Egun hori baliatu nahi dute arreta jartzeko ur gezak eta baliabide hidrikoen garapen iraunkorrak duten garrantziaren gainean.
Larunbateko Hondarribiko estropadan azkenak sailkatu dira emakumeak; gizonak berriz, oso txukun ari dira arraunean beren mailako ontzien artean denbora onak egiten.
Bi txandatan eman daiteke izena. Udalekuak bitartean Baliarrain-Zaldibia-Ataun-Idiazabal bidea egingo dute, bederatzi egunetan.
Apirilaren 5ean izango da Txintxarri elkartean. Oraindik ere sarrera gutxi batzuk badira salgai eta interesdunek, 608 77 02 59 telefono zenbakira deitu behar dute lekua hartzeko.
Herriko zazpi traineruk parte hartu zuten larunbateko test estropadan. Hurrengo prestaketa lehia, San Pedrokoa.
Hilaren 24tik apirilaren 6ra bitartean Gipuzkoako V. Bakailao Ibilbidea egingo da Gipuzkoako 50 establezimendutan. Lehiaketaren finala, hau da, Gipuzkoako XI. Bakailaozko Pintxo Txapelketa, Juanba Berasategin izango da, apirilaren 8an.
Errenteria-Oreretako Arkaitza tabernan zabalduko du HITZAk. Daniel Novas Saez eta Eider Iragorri Arbonies izan dira lehiaketaren irabazleak.
Gure Eskuren elastikoez gain, Oiartzungo plazan, 'Oiartzuarra naz ta harro noz!' materiala erosteko aukera ere izango da.
Getarian jokatu zen atzo Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia. Pasaiako ontziek hiru garaipen lortu zituzten.
Aretxabaletan jokatu zuten Gipuzkoako Eskolarteko txapelketako bigarren kanporaketa, eta Egiar Otegi Torresek irabazi zuen saioa.
Pasaiako EAJk adierazi du "garrantzitsua" dela herritarrak etxeko hondakinak behar bezala kudeatzeko beharraz kontzientziatzea; baina alor horretan pausoak emateko, udalak herritarren esku baliabideak jarri behar dituela nabarmendu dute.
Hilaren 20an izango da bilera 17:00etan Lekuona Fabrikako bilera gelan.
Ekainaren 7an izango da txangoa, eta Iparraldeko edota Frantziako 'Aquapark' batera joango dira. Izena emateko azken eguna hilaren 22a da.
Gazteen errealitatea ezagutzeko diagnostikoa egiten ari da Errenteriako Udala. Horren barruan, buruko osasunaren gaia ere landu nahi du.
Hilaren 23an izango da antzezlana, 19:00etan, Landetxen. Laura Penagos da antzezlea, eta lanaren zuzendaria, berriz, Ainara Gurrutxaga.
Sozialisten arabera haiek izan dira egitasmoari bultzada eman diotenak. "Antxotarren eskaera historikoari erantzuna eman zaio", esan dute.