Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bakailaoaren festa Pasaian lurreratuko da

Hilaren 24tik apirilaren 6ra bitartean Gipuzkoako V. Bakailao Ibilbidea egingo da Gipuzkoako 50 establezimendutan. Lehiaketaren finala, hau da, Gipuzkoako XI. Bakailaozko Pintxo Txapelketa, Juanba Berasategin izango da, apirilaren 8an.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/03/17

Hilaren 24tik apirilaren 6ra bitartean, Gipuzkoa osoko 50 ostalaritza establezimendu baino gehiagok Gipuzkoako V. Bakailao Ibilbidean hartuko dute parte; horietako asko, gainera, Oarso-Bidasokoak dira. Horrez gain, apirilaren 8an Gipuzkoako XI. Bakailaozko Pintxo Txapelketa lehiatuko da Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 16:00etan. Iniziatiba Gilda eta Pintxoaren Kofradiak sortutakoa da, Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dute, eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntza du. Teo Alberro Pasaiako alkateak, Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Sonia Garcia Gilda eta Pintxo Kofradiaren kideak eta ekitaldiaren antolatzaileak eta Aitor Brion Kultura eta Ondare zinegotziak bakailaoaren festaren bueltako jarduerak aurkeztu dituzte gaur goizean, udalbatza aretoan.

Egitasmoaren helburua da Gipuzkoako ostalaritza sustatzea. Sukaldariek bakailaoa osagai nagusi duen pintxo bat aurkeztuko dute lehiaketan, aukera libreko beste produktu batzuez lagunduta. Bakailao pintxoak hilaren 24tik apirilaren 6ra bitartean dastatu ahal izango dira, eta finala apirilaren 8an izango da, Juanba Berasategin, 16:00etan. Aurreko urteetan bezala, finala showcooking formatuan egingo da. Parte hartzaileek pintxoak zuzenean prestatuko dituzte publikoaren aurrean, eta epaimahaiak establezimendu irabazlea erabakiko du. Finalerako sarrera irekia izango da.

Teo Alberrok adierazi du pintxoak eta bakailaoa egunerokoan, aisian edota harremanak egiteko orduan bi erpin “garrantzitsu” direla. Gaur aurkeztu duten txapelketak bi aldagaiak batu eta ibilbide batean elkartu ditu. Urtetik urtera harrera ona izan duen iniziatiba dela baietsi du alkateak, eta, horregatik, “harro” daude Pasaian berau sustatzeaz. “Txapelketa honek bertako ostalaritzari eta gastronomiari balioa ematen die, oholtzara ekartzen ditu protagonismo osoz, eta gure kulturaren aberastasunaz gozatzeko aukera eskaintzen digu guztioi bakailao pintxoen bidez”, nabarmendu du Alberrok.

Azahara Dominguezek ere baikor baloratu ditu bakailaoaren bueltako jarduerak: “Hitzordu honek mundu osoan ezagutzera eman digun gure gastronomiaren balioa nabarmentzeko aukera ematen digu, baita gure ekonomia dinamizatzeko aukera ere, gure ostalaritza establezimenduetan kontsumoa sustatzen baitu bisitari gutxiago biltzen diren urteko ine batean”.

Sonia Garcia antolatzaileak nabarmendu du aurreko ekitaldietako parte hartzaileen maila “oso altua” izan zela, eta aurten ere bide beretik jarraituko dutela ziur da, egitasmoa beste herri batzuetara ere zabaldu baita. “Gipuzkoa harro egon daiteke pintxo sukaldari handiak izateaz, guztiak ere gure produktua den bakailaoa lantzen esperientziadunak”, esan du Gilda eta Pintxoaren Kofradiaren kideak. Horrez gain, parte hartzen duten tabernen kalitatean, kantitatean eta aniztasun geografikoan jarri du arreta Garciak.

Azkenik, Aitor Brion zinegotziak honakoa esan du iniziatibaren inguruan: “Pasaian beti izan dugu lotura berezia itsasoarekin eta, horrekin batera, bakailaoa gure kulturaren eta gastronomiaren parte da. Egitasmo honek ez du soilik gure ostalaritza sustatzen, baizik eta gure tradizioak zaintzen eta belaunaldi berriei transmititzen laguntzen du. Bakailaoa gure mahaietan protagonista izan da mendeetan zehar, eta gaur egun ere, sukaldariek berrikuntzarekin eta tradizioarekin jolasten dute produktu honi balioa emateko”.

Oarso-Bidasoko establemzimendu parte hartzaileak

Errenteria-Orereta

  • Aker.
  • Elpalante.
  • Xera Gastroteka.

Hondarribia

  • Danontzat.
  • Itxaropena.
  • Kantina.
  • Larra.
  • Mika.
  • Rafael.
  • Tatapas.

Irun

  • Bakar.
  • Colon.
  • Don Jabugo.
  • Faisan Ostatua.
  • Felix Manso Ibarla.
  • Gaztelumendi.
  • Iñaki
  • Irungo Atsegiña.
  • La Vinoteca.
  • Manolo.
  • Tostadero.

Pasaia

  • Arkupe Berri (Donibane).
  • Ziaboga (Donibane).
  • Busturia (Trintxerpe).
  • Caserio (Trintxerpe).
  • La Bodeguilla (Trintxerpe).
  • Ulia (Trintxerpe).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.