Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Jaurlaritzak motibazio politikoko biktima gisa aitortu ditu Pasaiako sarraskian hildako lau lagunak

Senideek eman dute erabakiaren berri. Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura eta Rafael Delas 1984ko martxoan hil zituzten tiroz; haien gorpuetan 113 bala zulo zenbatu zituzten.

Iosu Alberdi-Isabel Juanena / BERRIA
Pasaia
2025/03/17

Pasaiako sarraskian hildako Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura eta Rafael Delas motibazio politikoko biktima gisa aitortu ditu Eusko Jaurlaritzak. Haien senideek gaur jakinarazi dute erabakia. Hain zuzen, larunbatean beteko dira 41 urte dozenaka poliziek Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak tiroka hil zituztenetik. Senideek adierazi dutenez, etzi prentsaurreko bat eginen dute, lehenbiziko balorazioa egiteko.

Aitortza emateko Jaurlaritzako Balorazio Batzordeak erabilitako dokumentazioaren zenbait pasarte aurreratu dituzte gaur. Batetik, batzordeak ondorioztatu du bizitzeko eskubidea urratua izan dela: «Poliziak nahita eta askoz lehenagotik planifikatutako ekintza baten ondorioz, eta bizitza kentze hori nahita egindakoa izan zela». «Autopsiak hortxe daude; lau gazte zuloz josita, eta frogarik ez armak erabili zituztela esateko; kontakizun ofizialak kontraesan garbi-garbiak ditu; lekukotzek eta zeharka bildutako datuek zalantza objektiboak eragiten dituzte; polizia-agintariek behin eta berriz uko egin diote esateari nortzuk agindu edo parte hartu zuten gertakari haietan; etengabe ibili dira nahas-mahasean ea lortzen zuten informazioa beranduratzea, oztopatzea eta ezkutatzea; faktore horiek denak ustezko egitateak dira, denak ere, azkenean, argi eta garbi norabide berean doazenak: polizia-operazio omen zena, epaiketaz kanpoko exekuzio bilakatzen da», dio pasarteetako batek.

Post mortem ikerketaz ere zenbait xehetasun eman dituzte, erranez kasua ez dela «behar bezala» ikertu: «Ez zen aztertu gertakarien lekua, gorpua altxatzea ere eskas eginda dago, ez zen arropa aztertu, eta ez zen azterketa kriminalistikorik ez balistikorik ere egin». Bertze pasarteetako batek dio justizia administrazioan ikerketa judiziala bultzatzeko jarrera proaktiborik ez zela egon. «Inork inolako ikerketa eginbiderik proposatzen bazuen agenteak identifikatzeko edo 1984ko martxoaren 22an Pasaian zer gertatu zen argitzeko, fiskaltzak, ia-ia beti, aurka egin du», gehitu dute.

Pasaiako sarraskia, segada, badia

Pasaiako sarraskia gertatu zen tokia, Donibanen

41 urte
1984ko martxoaren 21ean Rosa Jimeno kidearen deia jaso zuen Aizpuruk, hurrengo gauean Pasaiako badian hitzordu bat ixteko. Jimeno, baina, Espainiako Poliziak atxilotu zuen egun batzuk lehenago, eta torturatu ostean behartu zuten dei hori egitera. Hala, Aizpuru, Isart, Izura, Delas eta Joseba Merino Pasaiako badiara txalupaz  iritsi zirenean, polizia andana zuten zain Donibanen; 2004an, haietako batek auzitegietan onartu zuen ehundik gora zirela. Tiroka hartu zituzten, eta Merino atxilotu zuten, gainerakoak han hil zituzten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.