Renfeko greba, bertan behera
Atzo ilunabarrean akordioa egin zuten Renfeko eta Adifeko sindikatuek Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun ministerioarekin.

Joan den astean iragarri zuten Renfeko eta Adifeko langileek hainbat greba egingo zituztela gaurtik (astelehena) hasi, eta apirilaren lehen astera arteko epean. Atzo ilunabarrean bi enpresetako sindikatuen ordezkariek eta Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministerioak akordioa egin ondoren, bertan behera gelditu dira borrokaldi egunak. Hala, Renfeko trenek ohiko ordutegiak izango dituzte hilaren 17 (gaur), 19, 24, 26 eta 28an, nahiz apirilaren 1 eta 3an.