San Marko eguna prestatzeko lehen bilera, ostegunean
Hilaren 20an izango da bilera 17:00etan Lekuona Fabrikako bilera gelan.

San Marko erromeria antolatzeko lehen bilerara deitu du udalak. Apirilaren 27an ospatuko dute San Marko Eguna Bizarain mendian, eta zehazki, gotorlekuan eta haren inguruan egingo dute erromeria. Eguna ahalik eta parte hartzaileena izan dadin, eta ahots ezberdinek antolaketan parte har dezaten deitu du bilerara udalak; hilaren 20an izango da bilera 17:00etan Lekuona Fabrikako bilera gelan.
Herriko eragileak parte hartzera deitu ditu udalak.