Gipuzkoako Ezker Hormako Joko Garbi Txapelketen finalak, Madalensoron
Zubietako bost bikote eta Txosten bikote bat lehiatuko dira finaletan. Larunbatean –hilak 22– izango dira finalak, 16:30ean hasita.
Datorren larunbatean –hilak 22– 2025eko Gipuzkoako Ezker Hormako Joko Garbi Txapelketen finalak jokatuko dituzte Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan.
Urtarrilaren amaiera aldean eman zioten lehiaketa horiei hasiera, eta Gipuzkoako hiru elkartetako bikoteak lehiatu dira infantil mailan; kadete-jubenil mailan eta maila nagusian. Jokalariak, zehazki, Behar Zana (Billabona), Zubieta (Zubieta) eta Txost (Oiartzun) klubetako kideak dira.
Maila bakoitzeko bikote guztiak elkarren aurka lehiatu dira ligako lehen fasean, eta onenak zuzenean sailkatu dira finalerako. Haatik, pasa den asteburuan jokatu zituzten finalerdiak bigarren eta hirugarren sailkatuek. Hortaz, honatx hilaren 22ko finalak:
Infantilak
Agirreurreta – Ormazabal (Zubieta) / Linde – Arrizabalaga (Zubieta)
Jubenilak
Agirre – Zabaleta (Zubieta) / Agirreurreta – Garaiyurrebaso (Zubieta)
Nagusiak
Aizpurua – Aizpurua (Zubieta) / Nazabal – Zabala (Txost)
Norgehiagokak 16:30ean hasiko dira, baina finalen aurretik Oiartzungo gazteek elkarren arteko erakustaldi partida bat jokatuko dute jaialdiari hasiera emateko. Eraskustaldian Lasa eta Mugeta Gaztelumendi eta Olazabalen aurka lehiatuko dira.
