Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Bizilagun guztientzat alternatiba baten bila borrokan jarraituko dugu"

Escalerillaseko bizilagunek eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideek agerraldia egin dute. Haien kontrako "ofentsiba" gogortu dela salatu dute.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2025/03/19

Escalerillaseko bizilagunei etxegabetze demandak iritsi zaizkie, Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) bidalitakoak. Zehazki, etxebizitza horien titulartasunik ez dutenei bidali dizkiete epaitegitik irtete eskaera horiek. “Duela 60 bat urtetik gure bizileku izan direnak eraitsi eta bertatik bota nahi gaituzte, portuko enpresarien mesederako trenbide berri bat eraikitzeko”. Hango bizilagunek eta Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak agerraldia egin dute gaur hori salatu, eta “azken unera arte tinko” horren kontra jardungo dutela jakinarazteko. Bide horretan demanda horiei bide judizialetik erantzungo dietela adierazi dute prentsaren aurreko saioan, “etxegabetzeen aurrean borrokatzea” da euren alternatiba. Escalerillasaeko etxeen atarian bildu dira beste behin gaurko arratsalde epelean.

Duela urtebete eta hilabete bat pasatxo agerraldia egin zuten gaurko toki berberean bai bizilagunek zein Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideek, orduko hartan hasi besterik ez zen gatazkaren berri emateko. Portua, azpiegituran urte luzez lan egin zutenen etxebizitzetako herrikideen kontra. Ordutik, bai bizilekuetako biztanleek zein sindikatuak egindakoak asko izan dira: manifestazioak, elkarretaratzeak, sinadura bilketak, Pasaiako Udaleko udalbatzarrean mozioa, hainbat erakunde eta talde politikorekin aurrez aurrekoak… Denetan ideia berbera: bertan bizi direnei etxebizitza eskubidea bermatzea, “alternatiba errealekin”. Demanden gaiarekin, “portuko agintari, enpresari zein politikariek bizilagunen kontrako ofentsiba gogortu” dutela azaldu dute gaurko hizlariek, “obrei lehenbailehen ekin nahi diete”, azaldu dute Lucia Etxeberrria Gonzalez bizilagunak eta Unai Moriones Salaberria sindikatuko kideak.

Alternatiba erreala. Ideia hori ez dute beste behin ausaz errepikatu gaurkoan. Izan ere, portuak alternatiba bat eskaini zielako etxebizitzen titulartasuna duen bizilagunei (gaian inplikatuta diren hamabi familietatik gutxiengo dira horiek): Donibaneko Bonantzan portuak dituen etxebizitzetara lekualdatzea. “Ez da alternatiba duina, ezta erreala ere”, ebatzi dute. Izan ere, egun Bonantzako erakin horretan hainbat familia bizi dira, eta Escalerillasekoak hara joateak ekarriko dute sanjuandar horiei etxebizitza kentzea. Gainera, gaur salatu dutenez, Escalerillasekoak bezala, Bonantzakoak ere portuaren eskutik “abandonatuta” daude, oso egoera kaskarrean, “eta hauek dituzten mantenu lan guztiak bizilagunen gain daude”. Portuaren eskaintza horren aurrean, Bonatzako bizilagunei ere babesa adierazi diete agerraldian izan direnek, eta handik kalera ez ditzaten lan egingo dutela ziurtatu.

Alderdi politikoei begira ere jarri dira gaurkoan. Udalekoetaz aritu dira. Urtarrileko osoko bilkuran etxegabetzearen kontrako mozioa ez zuten babestu. “Beraz, ez Pasaiako portuak, ezta erakunde publikoek ere, ez dute guretzat inolako konponbiderik eskaini nahi: berriro ere negozioa garaile eta etxebizitza eskubidea galtzaile”.

Tentsioa
Escalerillaseko etxebizitzetako biztanle da Jon Serrano. Agerraldiaren ondoren izan da HITZArekin. “Kolpe handia izan da guretzat demanda jasotzea. Hemen denetik gaude, adinekoak eta gazteak. Urtebete pasatxo daramagu borrokan. Tentsio handiarekin bizi  gara”, esan du.

Escalerillaseko etxebizitzen titulartasuna dutenei Bonantzakoak eskaintzea “astakeria” da Serranorentzat. “Hango etxebizitzetan jendea bizi da. Ez da bidezkoa gu hara joan, eta beste batzuei etxea kentzea. Hori ezin da onartu”.

Jada bide judizialari ekin diote bizilagunek. Borrokarako prest dira beste behin.



Erlazionatutako edukiaEscalerillaseko familiak etxegabetze demandak jasotzen ari direla salatu du Etxebizitza Sindikatuak“Ez da alternatibarik ez dagoela, eman nahi ez dutela baizik”12 familien kaleratzea gelditzeko jasotako 2.047 sinadurak, erregistratuta
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.