Escalerillaseko bizilagunek eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideek agerraldia egin dute. Haien kontrako "ofentsiba" gogortu dela salatu dute.
Pasaiako segadan hildako lauren senideek 41 urte eta gero lortutakoarekin "pozik" baina "berandu iritsi" izanaren garraztasunarekin hitz egin dute, Eusko Jaurlaritzak haien senideak motibazio politikoko biktima gisa aitortu ondorengo lehen agerraldian.
Azken erasoetan Israelek ehunka palestinar hil dituela-eta, elkarretaratzera deitu du EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak ostiral arratsaldean.
Ander Iriarte oiartzuarrak eta Amaia Merinok zuzendu dute dokumentala, eta 'Emakumeak eszenan' saileko dokumental onenaren saria irabazi dute.
'Komunikazioa familian' hitzaldia hilaren 31n izango da, Lezo Institutuan, 17:00etan
Zenbait migrazio prozesu ezagutu ahalko dira udal bibliotekan bertatik bertara datorren astelehenean, hilak24, Emigrad@s Sin Fronteras elkarteak antolatuta.
Nerea Enbil sanpedrotarrak sustatuta, zientzia ardatz duten jardunaldiak egin ziren hilaren 14tik 16ra. Antolatzaileak oso balorazio ona egin du.
Automata WOF With One Finger —hatz bakarrarekin— proiektuak lehen saria irabazi du Don Bosco Espainiako Sari Nazionalaren hogeita hemezortzigarren ekitaldian. Aixa Berasategi, eneko Rodriguez eta Urko Asensio ikasleen proiektua da eta Xabier Izquierdo irakaslearen tutoretzapean egin dute.
Hego Euskal Herriko bi federazioek antolatutako udalekuak dira eta uztailan izango dira, Belaguan. Maiatzaren 15a da izena emateko azken eguna.
Maiatzaren 11n jokatuko dituzte hirugarren eta laugarren postuak zein finala. Kanporaketak aste batzuk lehenago izango dira.
Asteburu betea, Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkartearen eskutik, datorrena. Izan ere, bi kontzertu antolatu ditu Madalenaren ermitan, ostiralean lehena, eta igandean bigarrena.
Herbehereetako ikasle talde bat Oarsoaldean eta inguruetan izan dan, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleekin egindako eskola-trukearen harira.
Oiartzungo hitzordua hilaren 21ean izango da. Pasaian, berriz, maiatzaren 18an egingo du geldialdia 'Laburbira'-k.
Zortzi abesti ditu lan luzeak, eta plataforma digital guztietan dago entzungai. Aurreratu dute maiatzean hasiko direla kontzertuak ematen.
0-3 urte tartekoentzat doaneko plaza publikoak ezabatuko direla salatu dute sozialistek. Udal gobernuari erabakia berrazter dezala eskatu diote.