Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Arrandegi kaleko haurreskolaren balizko itxierarekin haserre da PSE-EE

0-3 urte tartekoentzat doaneko plaza publikoak ezabatuko direla salatu dute sozialistek. Udal gobernuari erabakia berrazter dezala eskatu diote.

Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2025/03/19

Pasaiako PSE-EEk jakinarazi du Trintxerpeko Arrandegi kaleko haurreskola itxiko dela. Horren kontra azaldu dira sozialistak, haserre daude. Haurreskolak partzuergoak Karmengo Amaren eskaintza osatzen du zentro horrekin duela 23 urtetik, eta 0-3 adin tarteko haurrak jasotzen ditu. “Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egindako proposamena da haurreskola kentzearena, EH Bilduren eta Podemosen udal gobernuaren eskariz egindakoa”, jakinarazi dute. “Gobernu taldekoek familiei azaldu beharko diete zergatik ezabatu nahi duten zerbitzua. Haien azalpena da Hezkuntza Sailak ematen zuen laguntza kendu dela”. PSE-EEk zehaztu du haurreskola horren erabiltzaileak doaneko zerbitzu publikoak behar dituztela, eta desagertzen bada, seme-alabak hezkuntza publikoan matrikulatzeko hautua galaraziko zaiela.

Balizko itxiera horren aurrean alternatiba plazaratu dute herriko sozialistek: Haurreskolak partzuergoari lagatzea zerbitzua. “Horrela jarraipena izango luke azpiegiturak, egun duen 81 plazako eskaintza mantenduz. Udal gobernuak onartu nahi duen erabakiarekin 39 plaza publiko kenduko lirateke Arrandegi kaleko lilitegitik. Besterik gabe, zerbitzua kentzea erabaki dute eta lilitegia ez sartzea Haurreskolaren sarean, nahiz eta Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hori eskaini”.

Kritika gobernu taldeari sozialisten partetik. “Progresista dela esaten duen eta zerbitzu publikoen alde dagoela aldarrikatzen duen udal gobernu batek erabaki hori hartzea ezin da ulertu, batez ere, gobernu hori osatzen duten taldeek publikoki defendatu dutenean 0-3 adinekoen plazak handitu behar direla, eta gainera horiek doan izan behar dutela. Orain, esaten dutenaren justu kontrakoa egin nahi dute”. Sozialisten ustea da udal haurtzaindegi hori ixtean, Pasaia-Lezo Lizeoari esleituko zaiola instalazioa. “Lizeoak egiten duen lana aitortzen dugu, baina ezin da ahaztu haien eskaintza ez dela ez publikoa ez eta doan. Horregatik ezin dugu ulertu bereziki Podemosek, eskola publiko eta unibertsala defendatzen duela esaten duen heinean, nola eman duen bere botoa ixtearen alde. Trintxerpe eta San Pedroko familiei bereziki plaza publiko eta doanekoak ukatuko dizkiete”.

Hartara, hartutako erabakia berraztertzeko eskatu dio Pasaiako PSE-EEk udal gobernuari, “bereziki Podemosi”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.