Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

San Pedroko I. Zientzia Egunak, arrakastatsuak

Nerea Enbil sanpedrotarrak sustatuta, zientzia ardatz duten jardunaldiak egin ziren hilaren 14tik 16ra. Antolatzaileak oso balorazio ona egin du.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/03/19

Nerea Enbil sanpedrotarra Bigarren Hezkuntzako irakaslea da, zientzia arloan. Irakaslea izanik, Enbil ziur da zientzia ez dela soilik ikasgelara iritsi eta teoria ematea, uste baitu zientziarekin esperimentatu egin behar dela, saiakerak egin behar direla eta harekin jolastu behar dela. Seme-alabak ere baditu, eta Eureka Zientzia Museora eraman zituenean, txundituta geratu ziren, oso gustura aritu baitziren. Bere ikasleekin zientzia ardatz duten proiektuak egin izan ditu, eta bere asmoa pauso bat gehiago ematea zen, zientzia herriratzeko. Ikasleekin egindako proiektu horiek San Pedron era xume batean gauzatu zitezkeela ikusi zuen, eta haurrei begirako I. Zientzia Egunak antolatzea erabaki zuen.

San Pedroko I. Zientzia Egunak hilaren 14tik 16ra izan ziren. Enbilek erakusketa bat, bi tailer eta dinosaurioen proiekzio bat txertatu zituen programazioan. Auto hidraulikoen eta espazio ontzien gaiak jorratu zituen tailerretan. Horrez gain, zientziarekin zerikusia duten hainbat elementu baliatu zituen.

Enbilek onartu du haurrak eta haien gurasoak oso gustura aritu zirela zientziarekin jolasean, eta I. Zientzia Egunen oso balorazio ona egin du, jende asko gerturatu baita zientziaz gozatzera. Seme-alabek ikusten zutena gurasoei erakusten zieten, eta familien artean sortutako harremanak oso politak izan direla aitortu du sustatzaileak. Horrez gain, haurrek zientzia ere dibertigarria izan daitekeela ikasi dute, eta horrek asebete egin du sanpedrotarra.

Balorazioa eta harrera primerakoak izan badira ere, Enbilek jakinarazi du Zientzia Egunen pisua bakarrik eraman duela, eta lan handia egin izan behar duela bere nahia egikaritzeko. Hurrengo urtera begira, jende gehiagoren inplikazioa nahiko luke Zientzia Egunak berreskuratzeko. Hori bai, jendea pozik ikusi duenean, esfortzuak merezi izan diola ikusi du.

Azkenik, aldarrikapen bat egin nahiko luke, esan baitu Pasaiako Udalaren laguntza falta izan zaiela jarduerak antolatzeko: “Guztia nire poltsikotik atera da, gastu guztiak nik ordaindu ditut. Udalarekin hitz egin nuen, eta oso proiektu polita iruditu zitzaien, beste barrutietara ere eraman ahal izateko; baina oraindik ez dut erantzunik jaso. Gastu handia izan da dena, baina nire ilusioa zen eta egin ahal izan dut”.

Enbilek egindakoak arrastoa utzi du San Pedron. Asteburuan zientzialari izan ziren haurren gurasoek esker mezua bidali diote hari, HITZAren bitartez: “Zorionak eman nahi dizkiogu guraso antolatzaileri bere esfortzu eta lanagatik. Primeran pasa dugu, eta nekeak hurrengo urterako gogorik ez kentzea espero dugu. Arrakasta izan dute Zientzia Egunek guraso baten iniziatibaz egin dira, arrakastaz. Hark bildu du informazioa, erakusketarako materiala lortu eta erosi du, haur eta gurasoentzako tailerrak sortu eta irakatsi… Sekulakoa izan da! Eskerrik asko!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.